Ekialdebusek zerbitzu bereziak jarriko ditu larunbat gauerako

Ekialdebusek ohiko zerbitzua indartuko du larunbatean gauean, Alarde Eguneko jai giroaz gozatzera Irun kanpotik hurbilduko direnei begira. Bi autobus lineetak izango dira aldaketak: E78an (Hondarribia-Irun) eta E77an (Hondarribia-Irun-errenteria-Donostia). E78an zerbitzuak ohi bezala funtzionatuko du 23:00etatik goizaldeko hirurak arte. Eta 03:00etatik 06:00etara ohi baino autobus gehiago jarriko dituzte, bi norabideetan (ikus beheko ordutegia). E77ari dagokionez 23:00etatik 01:00etara egunero bezala funtzionatuko du zerbitzuak. 01:00etatik aurrera orduro autobus bat jarriko dute. Hondarribitik azkena 05:00etan abiatuko da, eta Donostitik 05:50an. Ekialdebusen zerbitzuak larunbat gauean E78 (irteerak Hondarribitik, Ama Guadalupekoatik): 23:10,  23:30, 23:50, 00:10, 00:30, 00:50, 01:10, 01:30, 01:50, 02:10, 02:30, 02:50, 03:10, 03:50, 04:30, 05:10 eta 06:00. E78 (irteerak Irundik, Gipuzkoa etorbidetik): 23:25, 23:45, 00:05, 00:25, 00:45, 01:05, 01:25, 01:45, 02:05, 02:25, 02:45, 03:05, 03:25, 04:05, 04:45, 05:25 eta 06:16. E77 (irteerak Hondarribitik, Ama Guadalupekoatik): 23:00, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00, 04:00 eta 05:00. E77 (irteerak Donostitik, Gipuzkoa plazatik): 23:50, 00:50, 01:50, 02:50, 03:50, 04:50 eta 05:50. Gainera, eguneko zerbitzuetan aldaketa txikiak izango dira, aratsaldez bakarrik. 16:00etatik aurrera (gutxi gorabehera), E25 autobus linearen Irungo azken geltokia Hondarribia kaleko 2. zenbakia izango da. Eta E27 linean ere aldaketak izango dira, arratsaldeko laurak eta gero: Donostiako norabidean Colon pasealekuko eta Gipuzkoa etorbideko geltokiak ezabatuko dituzte, eta Hondarribiko noranzkoan Elitxu geltokiraiono iritsiko da [...]

Ekialdebusek ohiko zerbitzua indartuko du larunbatean gauean, Alarde Eguneko jai giroaz gozatzera Irun kanpotik hurbilduko direnei begira. Bi autobus lineetak izango dira aldaketak: E78an (Hondarribia-Irun) eta E77an (Hondarribia-Irun-errenteria-Donostia).

E78an zerbitzuak ohi bezala funtzionatuko du 23:00etatik goizaldeko hirurak arte. Eta 03:00etatik 06:00etara ohi baino autobus gehiago jarriko dituzte, bi norabideetan (ikus beheko ordutegia). E77ari dagokionez 23:00etatik 01:00etara egunero bezala funtzionatuko du zerbitzuak. 01:00etatik aurrera orduro autobus bat jarriko dute. Hondarribitik azkena 05:00etan abiatuko da, eta Donostitik 05:50an.

Ekialdebusen zerbitzuak larunbat gauean

  • E78 (irteerak Hondarribitik, Ama Guadalupekoatik): 23:10,  23:30, 23:50, 00:10, 00:30, 00:50, 01:10, 01:30, 01:50, 02:10, 02:30, 02:50, 03:10, 03:50, 04:30, 05:10 eta 06:00.
  • E78 (irteerak Irundik, Gipuzkoa etorbidetik): 23:25, 23:45, 00:05, 00:25, 00:45, 01:05, 01:25, 01:45, 02:05, 02:25, 02:45, 03:05, 03:25, 04:05, 04:45, 05:25 eta 06:16.
  • E77 (irteerak Hondarribitik, Ama Guadalupekoatik): 23:00, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00, 04:00 eta 05:00.
  • E77 (irteerak Donostitik, Gipuzkoa plazatik): 23:50, 00:50, 01:50, 02:50, 03:50, 04:50 eta 05:50.
Gainera, eguneko zerbitzuetan aldaketa txikiak izango dira, aratsaldez bakarrik. 16:00etatik aurrera (gutxi gorabehera), E25 autobus linearen Irungo azken geltokia Hondarribia kaleko 2. zenbakia izango da. Eta E27 linean ere aldaketak izango dira, arratsaldeko laurak eta gero: Donostiako norabidean Colon pasealekuko eta Gipuzkoa etorbideko geltokiak ezabatuko dituzte, eta Hondarribiko noranzkoan Elitxu geltokiraiono iritsiko da eta hor biribilgunean buelta eman eta Belaskoeneara itzuliko da, eta hortik Letxunborrora jarraituko du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.