Errausketa finantzatuko ez dutela berretsi dute udalek

Gipuzkoako 482 udal hautetsiren izenean agerraldia egin dute gaur eguerdian Eureka! Zientzia Museoan Bildu, Aralar eta hautagaitza independenteetako 200 bat hautetsik. Bertan berretsi dute udalek ez dutela errauste planta finantzatuko, Batzar Nagusiek eta Aldundiak erabakitzen dutena erabakitzen dutela ere. Horrela, euren udalerrietan zero zabor politika aurrera eramaten jarraituko dutela iragarri dute.200 hautetsi inguruk egin dute agerraldia Eureka! Zientzia Museoan EAJ, PSE eta PP kritikatu dituzte, hondakinen gaineko “eztabaida artifizial bat sortzeagatik”. Gainera, errauste plantaren aldeko alderdi horiek duten jarrera gaitzetsi dute, ekonomikoki zein ingurumenaren dagokionez, arazo konpondu baino, “larriagotu” egiten duelako. Gainera, gutxiago birziklatuko litzatekeela esan dute, eta errauts toxikoak zabortegi batera bideratu beharko liratekeela. Ildo berean, aldundiak hiru zabortegiak ixteko hartutako erabakia txalotu dute, baita ere errauste planta ez eraikitzeko erabakia hartu izana. Horrela, “Gipuzkoako bi gehiengoak” elkar ulertu behar dutela uste dute. “Hori egin ezean, denak galtzaile izango gara”, gaineratu dute. Azkenik, aldundiari eskatu diote hondakinen kudeaketa planean atzera ez egiteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.