Euskara ikasteko bekak eska daitezke

Lezoko Udalak euskara ikasteko laguntzak emango ditu, eta horiek eskatzeko epea uztailaren 16ra arte da. Eskabide orriarekin batera (udaletxean eskatuta edo udalaren webgunean deskargatu daiteke), beste hainbat dokumentu aurkeztu beharko dituzte intere...

Lezoko Udalak euskara ikasteko laguntzak emango ditu, eta horiek eskatzeko epea uztailaren 16ra arte da. Eskabide orriarekin batera (udaletxean eskatuta edo udalaren webgunean deskargatu daiteke), beste hainbat dokumentu aurkeztu beharko dituzte interesdunek, udaletxeko erregistro bulegoan. Honako dokumentuak aurkeztu behar dira: NANaren fotokopia, ordainagiriak (originalak edo kopia konpultsatuak), euskaltegiko ziurtagiria (ikasturteko asistentzia eta errendimendua jasoko ditu), Ogasunarekin zorretan ez dagoenaren ziurtagiria eta Gizarte-Segurantzarekin zorretan ez dagoenaren ziurtagiria.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.