Gernikara bidean da Albaolak konponbidearen alde antolatutako espedizioa
Gaurko 09:30ean abiatu dira Pasaiako Portutik Ameriketatik eta Arditurri ontziak Gernikara bidean. Irlandar eta euskaldunak doaz arraunean aipatu bi ontzietan, datorren asteartean Gernikatik abiatuko den Arraunean konponbidean egitasmoan parte hartzeko prest. Eguraldiak baimentzen badie Bermeoraino joango dira gaur arraunean, eta bestela Mutrikun egingo dute eskala. Bihar, berriz, Bermeon egingo dute egun pasa, eta astelehenean 09:00etan irtengo dira Bermeotik, Oka ibaiaren barra Mundaka aldean pasatu eta ibaian gora egin asmoz. Gernikara astelehenean 16:00etan iristea aurreikusi dute. Tripulazioa ofizialki asteartean abiatuko da, Gernikatik, eta ostegunean iritsiko da Donostiara. Irlandar eta pasaitarrekin batera, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak ariko dira arraunean. Aieteko Bakearen Etxean emango diote ekimenari bukaera. Hona egitaraua: Uztailak 3, asteartea: Gernika 11:45: Eskifaiak erramuak sorbaldan jarrita Malostetik Udaletxeraino Kalejira. 12:00: -Alkatearen harrera. 12:30: -Foruen Plazan, Bakearen aldeko bertso saioa, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolarien eskutik. 17:00: Itsasgora aprobetxatuz, txalupak Gernikatik Mundakarantz abiatuko dira. Amets eta Andoni (Egaña) ontziratuko dira baita ere. 19:30 : Mundakara iritsi eta gaua pasa. Uztailak 4, asteazkena: Mundaka-Getaria. Itsas zeharkaldia Getariaraino. Bertan gaua pasa. Uztailak 5, osteguna: Getaria-Donostia 17:30: Ontziak Aquarium-aren parean amarratuko dira eta tripulazioa lehorreratuko da. 17:40: Eskifaiei harrera egingo zaio. 17:45 – Tripulazioak kalejiran, Bixi-Bixi elkarteko joaldunekin, Aietealdera abiatuko dira. 19:00 [...]
Gaurko 09:30ean abiatu dira Pasaiako Portutik Ameriketatik eta Arditurri ontziak Gernikara bidean. Irlandar eta euskaldunak doaz arraunean aipatu bi ontzietan, datorren asteartean Gernikatik abiatuko den Arraunean konponbidean egitasmoan parte hartzeko prest. Eguraldiak baimentzen badie Bermeoraino joango dira gaur arraunean, eta bestela Mutrikun egingo dute eskala. Bihar, berriz, Bermeon egingo dute egun pasa, eta astelehenean 09:00etan irtengo dira Bermeotik, Oka ibaiaren barra Mundaka aldean pasatu eta ibaian gora egin asmoz. Gernikara astelehenean 16:00etan iristea aurreikusi dute.
Tripulazioa ofizialki asteartean abiatuko da, Gernikatik, eta ostegunean iritsiko da Donostiara. Irlandar eta pasaitarrekin batera, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak ariko dira arraunean. Aieteko Bakearen Etxean emango diote ekimenari bukaera.
Hona egitaraua:
Uztailak 3, asteartea: Gernika
11:45: Eskifaiak erramuak sorbaldan jarrita Malostetik Udaletxeraino Kalejira.
12:00: -Alkatearen harrera.
12:30: -Foruen Plazan, Bakearen aldeko bertso saioa, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolarien eskutik.
17:00: Itsasgora aprobetxatuz, txalupak Gernikatik Mundakarantz abiatuko dira. Amets eta Andoni (Egaña) ontziratuko dira baita ere.
19:30 : Mundakara iritsi eta gaua pasa.
Uztailak 4, asteazkena: Mundaka-Getaria.
Itsas zeharkaldia Getariaraino. Bertan gaua pasa.
Uztailak 5, osteguna: Getaria-Donostia
17:30: Ontziak Aquarium-aren parean amarratuko dira eta tripulazioa lehorreratuko da.
17:40: Eskifaiei harrera egingo zaio. 17:45 – Tripulazioak kalejiran, Bixi-Bixi elkarteko joaldunekin, Aietealdera abiatuko dira.
19:00 : Bakearen Etxera iritsi; lorategian bildu.
19:10: Ordezkari instituzionalak.
19:20: Albaolaren aurkezpen laburra.
19:25: Irlandarren bake-adierazpena.
19:30: Irlandatik ekarritako hagin baten landaketa, elkartasun ikur moduan. Hagina herrialde zeltiarren eta, bereziki, irlandarren zuhaitz sakratua da.
19:35: Pasaiako haurrek euskaraz eta gaelikoz kantatuko dute.
19:40: Amets Arzallusen eta Andoni Egañaren bertso-saioa.
Uztailaren 6an, ontziak Donostiatik Pasaiara itzuliko dira.