Javier Lukin oroitu dute sanpedroetan
Gaur goizean jokatu da San Pedron arraitxiki txapelketa. Eguerdian izan da sari banaketa, eta antolatzaileek Javier Lukin omentzeko baliatu dute ekitaldia. Lukinek sortu zuen sanpedroetan urtero Torreatzen egiten den arrain txiki txapelketa. Bere semeak jaso du haren omenez landu duten saria. 23 txalupa aritu dira goizean zehar txapelketarako arrantzan. 20 kilo arrain txiki harrapatuta, Amelik txalupa irabazi du gaurko txapelketa. Sanpedroei buruzko informazio gehiago jaien webgunean.
Gaur goizean jokatu da San Pedron arraitxiki txapelketa. Eguerdian izan da sari banaketa, eta antolatzaileek Javier Lukin omentzeko baliatu dute ekitaldia. Lukinek sortu zuen sanpedroetan urtero Torreatzen egiten den arrain txiki txapelketa. Bere semeak jaso du haren omenez landu duten saria.
23 txalupa aritu dira goizean zehar txapelketarako arrantzan. 20 kilo arrain txiki harrapatuta, Amelik txalupa irabazi du gaurko txapelketa.
Sanpedroei buruzko informazio gehiago jaien webgunean.