‘Urartemendi’ igo dute herritarrek, kaiko Herrera aldarrikatzeko
Kaiko Herrera herriarentzat behar duela aldarrikatzeko kalera irten dira gaur, berriro ere, hamarnaka trintxerpetar. Herrera Herrira herritarren plataformak deituta, eguerdian manifestazioa egin dute, Gudarien Enparantzatik abiatuta. Hilabeteetan Portuan lanen hondakinak pilatuta izan dituzten tokira abiatu dira, Urarte deritzan ingurura. Mendiko makilak eskuan, han ekintza sinbolikoa egin dute. Hondakinen ‘mendia’ igo, eta tontorrean pankarta jarri dute. Bitartean, hondeamakinak eta kamioak jo eta su aritu dira lanean. Izan ere, plataformako kideek Portuari eta Eusko Trenbideak-i gaur egin behar zuten ekintzaren berri emanez geroztik, makinak etengabe aritu baitira lanean. “Ikusi duzuenez, orain dela astebete hondakinen mendi bat zena lautada bihurtu dute”, esan du ironikoki plataformako kide batek hondakinen mendira igo aurretik. “Kasualitateetan ez dutela sinisten” esan du, eta lanak herritarrek “kaiko lurzorua berrekuratzeko borrokan egindako presioen ondorioz” hasi dituztela baieztatu du. “Urartemendiko” ekintza sinbolikoa bukatuta, Zirizarako bidea hartu dute manifestazioan bildutakoek. Izan ere, gaurko “kanpamentu base”han kokatu dute, eta bertan herri bazkaria egiten ari dira une hauetan. Bakailao enpresa izandakoa, erabilera anitzeko kultur aretoa izan dadin nahi dute herritarrek, eta hala jaso zuten beraiek landutako ordenazio planteamenduan. Gaurko ekintza baliatu dute, udalari eta aldundiari Ziriza berreskuratzeko lanak has ditzatela eskatzeko baliatu dute.
Kaiko Herrera herriarentzat behar duela aldarrikatzeko kalera irten dira gaur, berriro ere, hamarnaka trintxerpetar. Herrera Herrira herritarren plataformak deituta, eguerdian manifestazioa egin dute, Gudarien Enparantzatik abiatuta. Hilabeteetan Portuan lanen hondakinak pilatuta izan dituzten tokira abiatu dira, Urarte deritzan ingurura. Mendiko makilak eskuan, han ekintza sinbolikoa egin dute. Hondakinen ‘mendia’ igo, eta tontorrean pankarta jarri dute. Bitartean, hondeamakinak eta kamioak jo eta su aritu dira lanean. Izan ere, plataformako kideek Portuari eta Eusko Trenbideak-i gaur egin behar zuten ekintzaren berri emanez geroztik, makinak etengabe aritu baitira lanean. “Ikusi duzuenez, orain dela astebete hondakinen mendi bat zena lautada bihurtu dute”, esan du ironikoki plataformako kide batek hondakinen mendira igo aurretik. “Kasualitateetan ez dutela sinisten” esan du, eta lanak herritarrek “kaiko lurzorua berrekuratzeko borrokan egindako presioen ondorioz” hasi dituztela baieztatu du.
“Urartemendiko” ekintza sinbolikoa bukatuta, Zirizarako bidea hartu dute manifestazioan bildutakoek. Izan ere, gaurko “kanpamentu base”han kokatu dute, eta bertan herri bazkaria egiten ari dira une hauetan. Bakailao enpresa izandakoa, erabilera anitzeko kultur aretoa izan dadin nahi dute herritarrek, eta hala jaso zuten beraiek landutako ordenazio planteamenduan. Gaurko ekintza baliatu dute, udalari eta aldundiari Ziriza berreskuratzeko lanak has ditzatela eskatzeko baliatu dute.