Arrantzale Auzora ezingo da sartu bi astez ibilgailuekin
Zuloaga eta Itsasargi kaleetan egiten ari diren lanen harira, datozen bi asteetan ezingo da Arrantzale Auzora ibilgailuz sartu. San Pedro kale bukaera eta Zuloaga arteko loturan dabiltza langileak, zati horretako kanalizazioak aldatzen. Horregatik, Arr...
Zuloaga eta Itsasargi kaleetan egiten ari diren lanen harira, datozen bi asteetan ezingo da Arrantzale Auzora ibilgailuz sartu. San Pedro kale bukaera eta Zuloaga arteko loturan dabiltza langileak, zati horretako kanalizazioak aldatzen. Horregatik, Arrantzale Auzoko bizilagunek Gran Sol eta Itxaropena tabernen arteko aparkalekuan utzi beharko dituzte ibilgailuak.
Portuko lanen hirugarren faseko lehen zatia da egiten ari direna. Arrantzaleen Hermandadera arteko zatia berrituko dute eta gabonak baino lehen amaitzea espero dute.
