Baionako manifestaziora autobusez joateko izena eman daiteke lau barrutietan
Larunbat arratsaldean manifestazioa egingo dute Baionan, Hurbildu bakera lelopean, euskal presoen eskubideen alde. Horretarako, autobusak irtengo dira Pasaiatik. Lau barrutietan eman daiteke izena: Antxon, Leunda eta Mimos tabernetan; Antxetan San Pedr...
Larunbat arratsaldean manifestazioa egingo dute Baionan, Hurbildu bakera lelopean, euskal presoen eskubideen alde. Horretarako, autobusak irtengo dira Pasaiatik. Lau barrutietan eman daiteke izena: Antxon, Leunda eta Mimos tabernetan; Antxetan San Pedron; Trintxer elkartean, Trintxerpen eta Donibaneko Itziar tabernan. Manifestazioa 15:30ean hasiko da, Euskaldunen plazatik abiatuta.
