Beldurra nagusituko da Ficoban larunbatean
Santiagoko Deabruak elkarteak Beldurraren Pasabidea antolatu du larunbatean, azaroaren 10ean. Ohi bezala, Domu Santu eguna igaro eta hurrengo asteburuan antolatu dute ekimena. Aurtengoan, Santiagoko bidegorrian egin beharrean, Ficoba erakustazokako lehen pabilioian antolatzea erabaki dute elkarteko kideek. Aurtengo ekitaldia arratsaldeko 18:30ean abiatuko da. Sarrerak bi euroan salgai daude eta bihar arte erosi ahal izango dira Igazte bulegoan, 17:00etatik 19:30era bitartean.
Santiagoko Deabruak elkarteak Beldurraren Pasabidea antolatu du larunbatean, azaroaren 10ean. Ohi bezala, Domu Santu eguna igaro eta hurrengo asteburuan antolatu dute ekimena. Aurtengoan, Santiagoko bidegorrian egin beharrean, Ficoba erakustazokako lehen pabilioian antolatzea erabaki dute elkarteko kideek. Aurtengo ekitaldia arratsaldeko 18:30ean abiatuko da.
Sarrerak bi euroan salgai daude eta bihar arte erosi ahal izango dira Igazte bulegoan, 17:00etatik 19:30era bitartean.

