Okabe inguruan ibiliko dira mendizaleak hilaren 17an
Nafarroa Beherean ibiliko dira Urdaburu elkarteko mendizaleak hilaren 17an (larunbatean). Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 5.etaparekin jarraituko dute, horrenbestez, eta Surzaiko lepotegi Azpegiko lepora arteko bidea egingo dute...
Nafarroa Beherean ibiliko dira Urdaburu elkarteko mendizaleak hilaren 17an (larunbatean). Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 5.etaparekin jarraituko dute, horrenbestez, eta Surzaiko lepotegi Azpegiko lepora arteko bidea egingo dute. Bidean Okabe eta Errozate mendiak zeharkatuko dituzte. Ibilbide osoa egiteko sei ordu beharko dituzte.
Ohi bezala, 07:30ean bilduko dira Zumardiko autobus geltokian. Izena emateko astearte eta ostegunetan pasatu beharko da elkartetik 20:30etik 22:00etara edo 943 52 78 798 telefono zenbakira deitu.
