San Tomas Egunean postua jartzeko eskaerak hilaren 16ra arte
Udalak abenduaren 21eko San Tomas Egunari begira postua jartzeko asmoa dutenei jakinarazi die hilaren 16ra arte dagoela epea postua jartzeko eskaerak aurkezteko. Eskaera horiek udaletxean aurkeztu behar dira, erregistro orokorrean, baina horiek jasotze...
Udalak abenduaren 21eko San Tomas Egunari begira postua jartzeko asmoa dutenei jakinarazi die hilaren 16ra arte dagoela epea postua jartzeko eskaerak aurkezteko. Eskaera horiek udaletxean aurkeztu behar dira, erregistro orokorrean, baina horiek jasotzeko kulturgunetik pasatu behar da (Alfontso XI kalea). Horrekin batera, jarri nahi den postuaren krokisa aurkeztu behar da, neurri eta ezaugarriak zehaztuz.
Bestalde, hilaren 19an (astelehena) bilera egingo dute gai horren gainean. Bilkura 19:30ean izango da Merkatuzarren. Ezinbestekoa da eskaera aurkeztu duten guztiak bertaratzea.
