Ama Guadalupekoak bost domina lortu ditu Jostaldin, Espainiako Kopako bigarren proban
Joan den asteburuan XXI. Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketa egin zuten Jostaldi pilotalekuan. Kadete Mailako Kopako proba zen, Euskal Herrian egiten den bakarra. Guztira, hainbat herrialdeetako (Euskal Herria, Kataluinia, Espainia, Portugal, Italia, Frantzia, Moldabia eta Bulgaria) 360 kirolari elkartu ziren eta publikoak erantzun bikaina eman zuen, kiroldegiko harmailak goraino betez. Konpetizioari dagokionez, etxeko judokek maila ona erakutsi zuten: Amets Sarasuak urrezko domina lortu zuen —lezoarra da baina Ama Guadalupekoan entrenatzen da—, Lidia Yarzak, Nekane Quiñonesek eta Iker Otegik zilarra, eta Maialen Ramos gazteak brontzezkoa. Andoni Gorrotxategik eta Martxel Eizagirrek bosgarren postuan bukatu zuten eta, horrekin, beraiek ere kadeteen rankinerako puntuak pilatu zituzten. Nazioarteko saioak Txapelketa probestuz, Frantzia, Moldabia, Bulgaria eta Tenerifetik etorritako kirolariek Ama Guadalupekoa taldeko instalazioetan entrenatu ziren joan den astean. Hondarribiko klubetik adierazi dutenez, “entrenamendu hauek oso baliagarriak izaten dira hondarribiarren lehiatze maila handitzeko”.
Joan den asteburuan XXI. Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketa egin zuten Jostaldi pilotalekuan. Kadete Mailako Kopako proba zen, Euskal Herrian egiten den bakarra. Guztira, hainbat herrialdeetako (Euskal Herria, Kataluinia, Espainia, Portugal, Italia, Frantzia, Moldabia eta Bulgaria) 360 kirolari elkartu ziren eta publikoak erantzun bikaina eman zuen, kiroldegiko harmailak goraino betez.
Konpetizioari dagokionez, etxeko judokek maila ona erakutsi zuten: Amets Sarasuak urrezko domina lortu zuen —lezoarra da baina Ama Guadalupekoan entrenatzen da—, Lidia Yarzak, Nekane Quiñonesek eta Iker Otegik zilarra, eta Maialen Ramos gazteak brontzezkoa. Andoni Gorrotxategik eta Martxel Eizagirrek bosgarren postuan bukatu zuten eta, horrekin, beraiek ere kadeteen rankinerako puntuak pilatu zituzten.
Nazioarteko saioak
Txapelketa probestuz, Frantzia, Moldabia, Bulgaria eta Tenerifetik etorritako kirolariek Ama Guadalupekoa taldeko instalazioetan entrenatu ziren joan den astean. Hondarribiko klubetik adierazi dutenez, “entrenamendu hauek oso baliagarriak izaten dira hondarribiarren lehiatze maila handitzeko”.

