Carlos Nuez: “Gu ez gara txapelketetara diru bila joaten, ametsen bila baizik”
David de la Callerekin bikote eginez, Espainiako Pintxo Txapelketako bigarren saria lortu du Carlos Nuez Goxodendako sukaldariak Valladoliden, Paella, dulce paella pintxoarekin. Pozik sariarekin? Bai, oso. Pintxoa sortu genuenean oso gustura geratu ginen, konfiantza handia genuen pintxoarekin eta orain saria iritsi zaigu. Euskal Herrikoarekin alderatuta, nolakoa da Espainiako Txapelketa? Euskal Herrikoan hiru aldiz egin behar duzu pintxoa, bi aldiz kanporaketetan eta, finalera iritsiz gero, beste behin. Espainiakoan behin prestatu behar duzu eta, listo, lasai geratzen zara. Maila handiko pintxoak izan al dira? Bai, maila handia izan da. Txapelketa honen berezitasuna zera da, bizpahiru mokadutxoetan jan daitekeen pintxoa baloratzen dutela, eskuekin hartu daitekeena, pintxo handiagoak baztertuz. Gurea oso landua da, baina txikia eta jaten erraza, eta epaimahaiak hori baloratu duela uste dugu. Pintxo kontzeptuala da zuena, goxokidendak jatetxe izan arte izan duen bilakaerari omenaldia… Guretzat inportantea da hori nabarmentzea, kontzeptoa. Orain jatetxea dena goxotegia izan zen hasieran eta ondoren taberna, jatetxea baino lehenago. Horregatik pintxoa hiru keinuz osatuta dago: erroskila, kafea eta paella mokadutxoa. Hilabeteak behar izan genituen pintxoa prestatzeko; holako gauzak ezin dira azken momentuan prestatu. Zer diote bezeroek? Asko gustatzen zaie. Davidek [De la Calle] dio sukaldaritza ona edo txarra dela, ez dagoela erdiko biderik. Pintxoa ona bada denei [...]
David de la Callerekin bikote eginez, Espainiako Pintxo Txapelketako bigarren saria lortu du Carlos Nuez Goxodendako sukaldariak Valladoliden, Paella, dulce paella pintxoarekin.
Pozik sariarekin?
Bai, oso. Pintxoa sortu genuenean oso gustura geratu ginen, konfiantza handia genuen pintxoarekin eta orain saria iritsi zaigu.
Euskal Herrikoarekin alderatuta, nolakoa da Espainiako Txapelketa?
Euskal Herrikoan hiru aldiz egin behar duzu pintxoa, bi aldiz kanporaketetan eta, finalera iritsiz gero, beste behin. Espainiakoan behin prestatu behar duzu eta, listo, lasai geratzen zara.
Maila handiko pintxoak izan al dira?
Bai, maila handia izan da. Txapelketa honen berezitasuna zera da, bizpahiru mokadutxoetan jan daitekeen pintxoa baloratzen dutela, eskuekin hartu daitekeena, pintxo handiagoak baztertuz. Gurea oso landua da, baina txikia eta jaten erraza, eta epaimahaiak hori baloratu duela uste dugu.
Pintxo kontzeptuala da zuena, goxokidendak jatetxe izan arte izan duen bilakaerari omenaldia…
Guretzat inportantea da hori nabarmentzea, kontzeptoa. Orain jatetxea dena goxotegia izan zen hasieran eta ondoren taberna, jatetxea baino lehenago. Horregatik pintxoa hiru keinuz osatuta dago: erroskila, kafea eta paella mokadutxoa. Hilabeteak behar izan genituen pintxoa prestatzeko; holako gauzak ezin dira azken momentuan prestatu.
Zer diote bezeroek?
Asko gustatzen zaie. Davidek [De la Calle] dio sukaldaritza ona edo txarra dela, ez dagoela erdiko biderik. Pintxoa ona bada denei gustatzen zaie eta guri hori gertatu zaigu, bezeroei gustatu zaiela.
Azken urtetan ospea hartzen ari dira pintxo txapelketak…
Lehen ez zen horrela, sariak beti berdinen artean banatzen zirenean. Baina gauzak aldatu dira, gu gara hori aldatzen ari garenak, Euskal Herrian. Jendeak ikusten duenean irabazle berriak daudela esaten du, ‘ni ere izan naiteke irabazle’, eta aurkezten dira, eta gehiago lantzen dituzte pintxoak.
Txapelketetara joan behar izatea traba al da zuen lanerako?
Baina ilusioa ere bada, eta prestigioa lortzeko aukera. Espainiako Txapelketan Albert Adria zen epaimahaiburu, Ferranen anaia; hori oso inportantea da guretzat. Begira, iaz bigarrenarentzat dirua zegoen eta aurten ez, baina guri ez zaigu inporta izan. Gu ez gara diruaren bila joaten, ametsen bila baizik.

