Espainiako Pintxo Txapelketako bigarren tokian geratu da Goxodenda
Goxodenda tabernako Carlos Nuez eta David de la Calle sukaldariek bigarren postua lortu zuten atzo Valladoliden egin den 2012ko Espainiako Pintxo Txapelketan, Paella, paella gozoa (Paella, dulce paella) pintxoarekin. Sarien banaketa eta gero oso kontent zeuden biak: ”Sekulako poza da. Denbora luzez aritu gara pintxo hau sortzen, bere kontzepzioan, detaile guztietan… Gure lantokiaren historia islatzen du, goxokidenda izatetik jatetxea izatera pasatu baitzen”. Pintxo berberarekin Euskal Herriko Pintxo Txapelketan parte hartu zuten Nuez eta Dela Callek, baina ez zuten saririk jaso. “Ezin izan ginen Euskal Herriko Txapelketako finalean sartu baina konfiantza handia genuen gure pintxoan, eta eta lortutako saria oso garrantzitsua da guretzat”. Gran Sol jatetxeko ordezkariak ere izan dira Valladoiliden, Nekane Muñoz eta Txemi Artola. Ez zuten saririk jaso, baina pozik zeuden Hondarribiko beste ordezkariek bigarren postua lortu zutelako. “Berriro Hondarribia gastronomiaren gailurrean dago eta hori oso inportantea da”, esan zuten. Lehen saria, Madrilera Txapelketako irabazlea Neilton Marcelino de Olivera izan zen, Madrileko Baby Beef Rubaiyat jatetxekoa. Pan, queso y vino (Ogia, gazta eta ardoa) pintxoarekin parte hartu zuen De Oliverak. Bigarren lekuan, Goxodendakoekin batera, Cangas de Narcea herriko (Asturias) Blanco jatetxeko Pepe Ron geratu zen, Meji-blanco 2012 pintxoarekin.
Goxodenda tabernako Carlos Nuez eta David de la Calle sukaldariek bigarren postua lortu zuten atzo Valladoliden egin den 2012ko Espainiako Pintxo Txapelketan, Paella, paella gozoa (Paella, dulce paella) pintxoarekin. Sarien banaketa eta gero oso kontent zeuden biak: ”Sekulako poza da. Denbora luzez aritu gara pintxo hau sortzen, bere kontzepzioan, detaile guztietan… Gure lantokiaren historia islatzen du, goxokidenda izatetik jatetxea izatera pasatu baitzen”.
Pintxo berberarekin Euskal Herriko Pintxo Txapelketan parte hartu zuten Nuez eta Dela Callek, baina ez zuten saririk jaso. “Ezin izan ginen Euskal Herriko Txapelketako finalean sartu baina konfiantza handia genuen gure pintxoan, eta eta lortutako saria oso garrantzitsua da guretzat”.
Gran Sol jatetxeko ordezkariak ere izan dira Valladoiliden, Nekane Muñoz eta Txemi Artola. Ez zuten saririk jaso, baina pozik zeuden Hondarribiko beste ordezkariek bigarren postua lortu zutelako. “Berriro Hondarribia gastronomiaren gailurrean dago eta hori oso inportantea da”, esan zuten.
Lehen saria, Madrilera
Txapelketako irabazlea Neilton Marcelino de Olivera izan zen, Madrileko Baby Beef Rubaiyat jatetxekoa. Pan, queso y vino (Ogia, gazta eta ardoa) pintxoarekin parte hartu zuen De Oliverak. Bigarren lekuan, Goxodendakoekin batera, Cangas de Narcea herriko (Asturias) Blanco jatetxeko Pepe Ron geratu zen, Meji-blanco 2012 pintxoarekin.

