Gipuzkoako pala motzeko finalak jokatuko dituzte igandean, Fanderian
Partida askotako asteburua izango da Fanderiako pilotalekuan, ohiko partidez gain, igandean, Gipuzkoako pala motzeko finalak jokatuko baitituzte, 09:30etik aurrera. Lau partida jokatuko dituzte. Lehenengoa, 22 urtez azpiko larruzko paletan: Oiangu, Lan...
Partida askotako asteburua izango da Fanderiako pilotalekuan, ohiko partidez gain, igandean, Gipuzkoako pala motzeko finalak jokatuko baitituzte, 09:30etik aurrera. Lau partida jokatuko dituzte. Lehenengoa, 22 urtez azpiko larruzko paletan: Oiangu, Landare-Altzatarra lehiako irabazlearen kontra. Bigarrena, pala motzeko nagusien hirugarren mailako partida izango da, Altzatarra 2 Altzatarra 1en kontra. Hirugarrena, berriz, bigarren mailari dagokio, Usurbil 1-Txost, eta azkena, berriz, lehenengo mailari dagokio, baina zehazteko dago zeinen artean jokatuko dute. Real Sociedad 3-Real Sociedad 2 eta Oiangu-Real Sociedad 1 lehietatik aterako dira finalistak.
