‘Panteras del 69′ antzezlana emango du Itzatuk etzi
Itzatu antzerki talde errenteriarrak Panteras del 69 antzezlana aurkeztuko du etzi, 19:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Santiago Moncadaren Entre mujeres antzezlanaren egokitzapen bat da, eta antzinako ikasle izan ziren emakumeen topake...
Itzatu antzerki talde errenteriarrak Panteras del 69 antzezlana aurkeztuko du etzi, 19:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Santiago Moncadaren Entre mujeres antzezlanaren egokitzapen bat da, eta antzinako ikasle izan ziren emakumeen topaketa bat izango du ardatz.
Ana Mirandak zuzendu du lana, eta zazpi aktore igoko dira oholtzara: Pepi Nuñez, Mari Carmen Balaña, Juani Rafael, Amaia Erkizia, Maria Jesus Pozo, Ana Cintero eta Kontxi Lozano.
Sarrerak 4 euroan eros daitezke kulturgunean bertan.
