Paula Sotillos eta Lorena Hernandez pintura lehiaketako irabazleak
Fanderiako auzo elkarteak antolatutako eskualdeko pintura eta marrazki lehiaketako irabazleak aukeratu ditu dagoeneko epaimahaiak. 6-9 urte arteko mailan Paula Sotillosentzat izan da lehenengo saria, eta Haritz Aranbururentzat bigarrena. 10-14 urte art...
Fanderiako auzo elkarteak antolatutako eskualdeko pintura eta marrazki lehiaketako irabazleak aukeratu ditu dagoeneko epaimahaiak. 6-9 urte arteko mailan Paula Sotillosentzat izan da lehenengo saria, eta Haritz Aranbururentzat bigarrena. 10-14 urte artekoen mailan, berriz, Lorena Hernandezek eskuratu du lehenengo saria, eta Iraia Bermejok bigarrena.
Epaimahaian artearen munduan bide luzea egin duten hiru lagun egon dira: Sergio Santamaria, Xabier Obeso eta Esther Rosso. Hain zuzen, epaimahaiko kide horiek igandean egingo duten sari banaketa ekitaldian izango dira. 13:00etan elkartuko dira Fanderiako auzo elkartean.
Bestalde, gaur eta bihar lehiaketan parte hartu duten artisten lan guztiak ikusteko aukera izango da elkartean bertan, 18:00etatik 19:00etara.
