Artisau gazta nola egin ikasi, eta probatzeko aukera igandean
Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, artisau gaztari buruzko saioa izango da igandean Arditurriko Interpretazio Zentroan. 11:00etan hasita, Ramon Lizeaga artisauak saio teoriko bat emango du, antzinako eran gazta nola egiten den azalduz. Ondoren, gaz...
Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, artisau gaztari buruzko saioa izango da igandean Arditurriko Interpretazio Zentroan. 11:00etan hasita, Ramon Lizeaga artisauak saio teoriko bat emango du, antzinako eran gazta nola egiten den azalduz. Ondoren, gazta dastatzeko aukera izango da.
arte hartu nahi dutenek, zazpi euro ordaindu behar dituzte. Haurrek (5-12 urte), berriz, hiru ordaindu beharko dituzte.