Bigarren eskuko azoka izango da larunbatean Zabaltza plazan
Arropa, liburuak, jostailuak, apaingarriak, etxeko tresnak… Egoera onean dauden objetuak erosi, saldu edo trukatzeko dituztenek, larunbatean Zabaltza plazan egingo den Merka2dasoa azokan izango dute horretarako aukera. Txingudiko Zerbitzuak erakundeak antolatzen du, erabilgarriak diren objetuak ahalik eta gehien berrerabiliak izateko. Finean, “gizartea, hondakinen sorrera murrizteko beharraz sentsibilizatzea” nahi du Txinzerrek Irunen zein Hondarribian antolatzen dituen Merka2dasoa azokekin. 2009an egin zuten lehen Merka2dasoa azoka eta ordutik izandako bilakaerarekin pozik daude Txingudiko Zerbitzuak-en: “Oso harrera ona izan du, dagoeneko saltokien eskaerak gainditu egiten baitu eskaintza. Herritarrak animatzen ditugu saltokiak hartzera edo azokara hurbiltzera, oso litekeena baita erabilgarri zaizkien objektuak prezio merkean topatzea”. Denentzat irekia Merkatuan parte hartzea librea da eta berdin berdin parte har dezakete elkarteak zein herritarrak. Izena eman besterik ez dute egin behar, txinzer.com webgunean formularioa beteta. 10:00etatik 14:00etara egongo da irekita azoka. Ohi bezala, tarte horretan saltzen egoterik ez duenak, 09:00etatik 10:00etara eraman behar ditu saldu nahi dituen objetuak, eta antolatzaileek jarriko dituzte salgai. Hori bai, jabeak ordubietan agertu beharko du, saldutakoaren trukean bildutako dirua jasotzeko. Kaleratzeei Stop plataformari laguntza Bidasoko M15 mugimenduak bigarren eskuko azokan parte hartuko duela jakinarazi du medioetara bidalitako prentsa ohar batean. Azokan lortutako irabaziak Bidasoko Kaleratzeei Stop plataformarentzat izango direla adierazi du eta Herri Ekimen [...]
Arropa, liburuak, jostailuak, apaingarriak, etxeko tresnak… Egoera onean dauden objetuak erosi, saldu edo trukatzeko dituztenek, larunbatean Zabaltza plazan egingo den Merka2dasoa azokan izango dute horretarako aukera. Txingudiko Zerbitzuak erakundeak antolatzen du, erabilgarriak diren objetuak ahalik eta gehien berrerabiliak izateko. Finean, “gizartea, hondakinen sorrera murrizteko beharraz sentsibilizatzea” nahi du Txinzerrek Irunen zein Hondarribian antolatzen dituen Merka2dasoa azokekin.
2009an egin zuten lehen Merka2dasoa azoka eta ordutik izandako bilakaerarekin pozik daude Txingudiko Zerbitzuak-en: “Oso harrera ona izan du, dagoeneko saltokien eskaerak gainditu egiten baitu eskaintza. Herritarrak animatzen ditugu saltokiak hartzera edo azokara hurbiltzera, oso litekeena baita erabilgarri zaizkien objektuak prezio merkean topatzea”.
Denentzat irekia
Merkatuan parte hartzea librea da eta berdin berdin parte har dezakete elkarteak zein herritarrak. Izena eman besterik ez dute egin behar, txinzer.com webgunean formularioa beteta.
10:00etatik 14:00etara egongo da irekita azoka. Ohi bezala, tarte horretan saltzen egoterik ez duenak, 09:00etatik 10:00etara eraman behar ditu saldu nahi dituen objetuak, eta antolatzaileek jarriko dituzte salgai. Hori bai, jabeak ordubietan agertu beharko du, saldutakoaren trukean bildutako dirua jasotzeko.
Kaleratzeei Stop plataformari laguntza
Bidasoko M15 mugimenduak bigarren eskuko azokan parte hartuko duela jakinarazi du medioetara bidalitako prentsa ohar batean. Azokan lortutako irabaziak Bidasoko Kaleratzeei Stop plataformarentzat izango direla adierazi du eta Herri Ekimen Legegilearen (HEL) aldeko sinadura bilketa ere aurrera eramango duela ezagutzera eman du.