Erlea proiektua aurkezten ari da egunotan Txingudiko Zerbitzuak
Txingudiko Zerbitzuak-ek Erlea proiektua aurkeztuko du egunotan Bartzelonan garatzen ari den Smart Thinking Congress-en. Mundu osoko Smart Cities —hiri adimentsuak— sareko 300 bat lagun parte hartzen ari dira kongresuan, eta uraren kudeaketaren gainean esperientziak partekatzea eta azken berritasunak aztertzea da bilkuraren helburua. Bidasoko Txingudiko Zerbitzuak erakundeak, Erlea. Uraren kudeaketa eraginkorra txostena aurkeztuko du bertan. “Uraren zikloa modu sakon eta iraunkorrean kudeatzeko orduan nazioarte mailako puntako esperientzia” dela nabarmendu dute. Txostenaren nondik norakoak Erlea. Uraren kudeaketa eraginkorra txostena ur hornidura, saneamendu sareak, hondakinen bilketa eta bide garbiketaren kudeaketa eredu berri bat da. Eredu horretan, arlo guztien kudeaketa bateratua egiten da, eta hori, dagoeneko Irunen eta Hondarribian garatzen ari den kudeaketa sistema da. Zenbait aurrerapeni esker, “hornidura eta saneamendu sareen funtzionamendua denbora errealean eta era zehatzean ezagutzeko aukera ematen du Erleak, eta horri esker, isuriak murriztea eta energia aurreztea lortzen da”, azaldu dute Txingudiko Zerbitzuak-etik.
Txingudiko Zerbitzuak-ek Erlea proiektua aurkeztuko du egunotan Bartzelonan garatzen ari den Smart Thinking Congress-en. Mundu osoko Smart Cities —hiri adimentsuak— sareko 300 bat lagun parte hartzen ari dira kongresuan, eta uraren kudeaketaren gainean esperientziak partekatzea eta azken berritasunak aztertzea da bilkuraren helburua.
Bidasoko Txingudiko Zerbitzuak erakundeak, Erlea. Uraren kudeaketa eraginkorra txostena aurkeztuko du bertan. “Uraren zikloa modu sakon eta iraunkorrean kudeatzeko orduan nazioarte mailako puntako esperientzia” dela nabarmendu dute.
Txostenaren nondik norakoak
Erlea. Uraren kudeaketa eraginkorra txostena ur hornidura, saneamendu sareak, hondakinen bilketa eta bide garbiketaren kudeaketa eredu berri bat da. Eredu horretan, arlo guztien kudeaketa bateratua egiten da, eta hori, dagoeneko Irunen eta Hondarribian garatzen ari den kudeaketa sistema da.
Zenbait aurrerapeni esker, “hornidura eta saneamendu sareen funtzionamendua denbora errealean eta era zehatzean ezagutzeko aukera ematen du Erleak, eta horri esker, isuriak murriztea eta energia aurreztea lortzen da”, azaldu dute Txingudiko Zerbitzuak-etik.