Galdu behar ez zuen partida galdu du La Bacaladerak
Euskal Ligako sailkapeneko beheko aldetik ateratzeko ezinbestekoa zuen La Bacaladera Hondarribiak joan den igandean Hondartzan Gure Auzuneren kontra jokatu beharreko partida irabaztea, baina kanpotarrak nagusi izan ziren (24-30), eta hondarribiarrak az...
Euskal Ligako sailkapeneko beheko aldetik ateratzeko ezinbestekoa zuen La Bacaladera Hondarribiak joan den igandean Hondartzan Gure Auzuneren kontra jokatu beharreko partida irabaztea, baina kanpotarrak nagusi izan ziren (24-30), eta hondarribiarrak azken bigarren jarri dira, Trapagaranekin hiru puntura berdinduta. Atzetik, Indupime Basauri soilik dute, puntu bakarrarekin.
Irabaziz gero, bederatzigarren postuan jarriko lirateke La Bacaladerakoak, seigarren postutik partida bakarrera, eta garrantzitsuena dena, atzekoekiko tartea handituko lukete, tartean Gure Auzune berarekin. Baina galdu zuten, eta zuloan sartu dira.
Gure Auzuneren kontra, lehen zatian defentsan ahul egon ziren eta kanpotarrek sei goleko errenta lortu zuten atsedenaldirako (10-16). Aldalekuetatik bueltan La Bacaladerak jokoa hobetu eta aldea hiru golera murriztea lortu zuen, baina Gure Auzunek partida kontrolpean izan zuen, eta erraz nagusitu zen.
Gauzak horrela, datorren asteburuan irabaztera kantxaratu beharko dira, aurkari nagusi bilakatu den El Pilar taldearen kantxan. Gasteiztarrak lau puntu dituzte, baina azken partidan gol bakarragatik galdu zuten Escolapiosen kontra.