CCOO eta UGT sindikatuek gaurko deitu duten greba orokorraren harira, elkarretaratze zaratatsua egin dute gaur arratsean Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzan. “Banketxeak lapurrak” oihuekin lagundu dute lapikoekin, bonboekin eta bestelako gailuekin egin duten zarata.
Oarsoaldean eta Bidasoan grebaren barruan egin den ekintza bakarra izan da Errenteria-Oreretakoa. Grebaren eragina txikia izan da bi eskualdeetan.