Herri Musika Jardunaldien 11. aldia, etzitik igandera
Herri musikari lotutako bildumei buruz jardungo dute; parte hartzeko aurrez izena eman behar da Herri Musika Bildumak. Goiburu hori dute 11. Herri Musika Jardunaldiek. Etzi hasi eta igandera arte iraungo dute (egitaraua behean). Aurten jardunaldiei Herri Musika Bildumak izenburua zergatik jarri dieten azaldu dute antolatzaileek: «Izenburuak esaten duen bezala herri musikari lotutako bildumen nondik-norakoak aztertuko dira Soinueneak, Irungo Ikusteko musika-Musica para ver-ekin, Museu del Pueblu d’Asturies-ekin eta Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteakin elkarlanean antolatutako jardunaldietan». Oiartzungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dituzte ekimenak. Parte hartzeko interesa dutenek, aurrez izena eman behar dute. Horretarako formularioa Soinuenea Fundazioaren webgunean dago: www.herrimusika.org. Bestalde, herenegun, Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarzaren Ikusteko Musika-Entzuteko Artea erakusketa inauguratu zuten. Hilaren 24era arte dago zabalik, 17:00etatik eta 19:30era, udaletxeko areto nagusian. Egitaraua Etzi, hilak 16 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Kepa Ugarte eta Juan Mari Beltranek 2008an egindako HM Txokoa Oiartzunen DVDaren proiekzioa: «Lan horretan irudi eta hotsen bitartez Soinuenearen sorrera, bilakaera eta egungo jardueren aurkezpen orokorra ageri dira». Etzidamu, hilak 17 10:30ean, udaletxeko areto nagusian. Mintegia. 10:30ean: Aurkezpena. 11:00etan: Ikusteko Musika bildumaren historia. Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarza. 11:45ean: Xixongo Museoko bilduma. Alfonso Fernandez. 12:45ean: Gure herri musikaren hots eta irudiak-Ortzadar Taldeko Herri Musika Bildumak. Ortzadar [...]
Herri musikari lotutako bildumei buruz jardungo dute; parte hartzeko aurrez izena eman behar da
Herri Musika Bildumak. Goiburu hori dute 11. Herri Musika Jardunaldiek. Etzi hasi eta igandera arte iraungo dute (egitaraua behean).
Aurten jardunaldiei Herri Musika Bildumak izenburua zergatik jarri dieten azaldu dute antolatzaileek: «Izenburuak esaten duen bezala herri musikari lotutako bildumen nondik-norakoak aztertuko dira Soinueneak, Irungo Ikusteko musika-Musica para ver-ekin, Museu del Pueblu d’Asturies-ekin eta Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteakin elkarlanean antolatutako jardunaldietan». Oiartzungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dituzte ekimenak.
Parte hartzeko interesa dutenek, aurrez izena eman behar dute. Horretarako formularioa Soinuenea Fundazioaren webgunean dago: www.herrimusika.org.
Bestalde, herenegun, Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarzaren Ikusteko Musika-Entzuteko Artea erakusketa inauguratu zuten. Hilaren 24era arte dago zabalik, 17:00etatik eta 19:30era, udaletxeko areto nagusian.
Egitaraua
Etzi, hilak 16
- 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Kepa Ugarte eta Juan Mari Beltranek 2008an egindako HM Txokoa Oiartzunen DVDaren proiekzioa: «Lan horretan irudi eta hotsen bitartez Soinuenearen sorrera, bilakaera eta egungo jardueren aurkezpen orokorra ageri dira».
Etzidamu, hilak 17
- 10:30ean, udaletxeko areto nagusian. Mintegia.
10:30ean: Aurkezpena.
11:00etan: Ikusteko Musika bildumaren historia. Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarza.
11:45ean: Xixongo Museoko bilduma. Alfonso Fernandez.
12:45ean: Gure herri musikaren hots eta irudiak-Ortzadar Taldeko Herri Musika Bildumak. Ortzadar Taldea.
14:30ean: Bazkaria.
16:00etan: Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarzaren Ikusteko Musika bildumaren biltegira bisita (25 bisitarira mugatua).
17:30ean: Mahai-ingurua. Moderatzailea: Juan Mari Beltran.
19:00etan: Filmazioen proiekzioa. Lesakako Sanferminak (E.X. Dueñas/L.F. Gonzalez); Asturiasko herri musika (Muséu del Pueblu d’Asturies) eta Gure folklorearen hots-irudiak (Ortzadar).
Igandea, hilak 18
- 11:00etan. Elizalde auzotik, euskal herriko soinu tresnak.
- 12:30ean. Kontzejupean, euskal herriko soinu tresnen kontzertua.
- 14:30ean. Ergoiengo Auzokalte elkartean, bazkaria.
- 16:30ean. Soinuenean, Soinuenea-Herri Musikaren Txokoaren laguntzaileei omenaldia.
- Ondoren. Herri Musika Festa.