Hiru puntuek ihes egin dute Hondartzatik
Sailkapeneko goiko postuetan sendotzeko aukera ona galdu zuen Ohorezko Mailan ari den Hondarribia futbola taldeak larunbatean, Ondarroako Aurrerarekin etxean galduta (0-1). Kanpotarren gol bakarra 4. minutuan iritsi zen (Eneko); ordutik, etxekoak saiat...
Sailkapeneko goiko postuetan sendotzeko aukera ona galdu zuen Ohorezko Mailan ari den Hondarribia futbola taldeak larunbatean, Ondarroako Aurrerarekin etxean galduta (0-1). Kanpotarren gol bakarra 4. minutuan iritsi zen (Eneko); ordutik, etxekoak saiatu ziren eta zenbait aukera izan zuten berdinketa lortzeko, baina ez zuten bat bera ere gauzatu. Beste behin, zaleen jarrera goraipatu dute taldetik, partida osoan zehar berdeak animatzen egon baitziren.
Porrotaren ondoren hondarribiarren egoera ez da gehiegi okertu, laugarren postuan jarraitzen baitute, 15 punturekin, Real Unionek galdu eta Tolosak berdindu zuelako. Baina bigarren den Touring taldeak lau puntura handitu du Mikel llorenteren mutilekiko tartea, eta orain Oiartzun ere goitik da, hiru puntu gehiagorekin.
Datorren asteburuan irteera zaila du Hondarribiak, Aretxabaletara. Debagoienakoak zazpigarren tokian daude, 13 punturekin. Sailkapenaren erdialdean gauzak dauden bezala egonik garaipen batek balio handia du: laugarren tokitik hamargarrenera, hiru puntuko aldea besterik ez dago.