Landare prest agertu da herritarrei azalpenak emateko
Irritxoen Eguna eta gero sortutako ika-mika dela eta, festaren elkarte antolatzaileak, Landarek, herritarren kexak entzuteko eta azalpenak emateko prest agertu da. Landareko zuzendaritzak atzo agerraldia egin zuen, batik bat “azalpen bat emateko ...
Irritxoen Eguna eta gero sortutako ika-mika dela eta, festaren elkarte antolatzaileak, Landarek, herritarren kexak entzuteko eta azalpenak emateko prest agertu da.
Landareko zuzendaritzak atzo agerraldia egin zuen, batik bat “azalpen bat emateko beharra” ikusi zutelako, “nahiz eta gure eskuetatik kanpo dagoen gauza bat izan”, adierazi zuen Arkaitz Tolosa kideak.
Eusko Jaurlaritzak tokiaren gainean erakutsitako zorroztasuna egin dute horren erantzule. Landareren arabera, hasierako baimenean 1.200 ikusletara mugatu zuen tokia —espero baino 400 lagun gutxiagorentzat—. Horri helegitea jarri zioten, eta azkenean 1.460 lagunentzako tokia baimendu zuen, kantxan 300 lagun soilik egon zitezkeela zehaztuz.
Gauzak horrela, kantxan gonbidatuak sartzea erabaki zuen zuzendaritzak, eta emanaldian zehar harmailetatik gainontzeko haurrak jaistea. Madrilgo gertaeren ostean, ordea, Jaurlaritzak argi utzi zien harmailetatik ezingo zutela jaitsi, eta ekitaldi osoan zehar bertan izan ziren ikuskatzaileak.
Kexak ulertzen dituztela eta hori entzuteko konpromisoa azaldu du. Horiek www.irritxoeneguna.info-n bildu eta erantzungo dituzte.