Nordic walking, txirrinda jinkana eta irristatze kirolak nagusi igandean
Irungo Udaleko Cristina Labordak eta Pedro Alegrek, Mugikortasun eta Kirol zinegotziak hurrenez hurren, Igande Sasoi ekimena aurkeztu zuten atzo goizean egindako agerraldian. Ekimenaren lehen ekitaldia da, eta familiei eta adin guztietako lagunei zuzenduta dago. Hainbat kiroletan trebatzeko aukera emango diete parte hartzaileei igande goizean, Colon ibilbidean. Horiek horrela, lerro-patinekin eta skatearekin aritzeko aukera edukitzeaz gain, nordic walking izeneko diziplinan ere trebatu ahal izango dira bertaratzen direnak. Bastoi bereziak eta teknika zehatzak erabiliz oinez ibiltzean datza nordic walking delakoak. Era berean, txirrinda jinkana prestatuko dute antolatzaileek. Adin guztietara begira Tokiko gobernuko ordezkariek jakinarazi dutenez, “norberaren abilezia eta baldintza fisikoak edozein direla”, adin guztietako lagunen parte hartzea bultzatu nahi dute. Pedro Alegre zinegotziaren arabera, “igande goiz batean familiei zuzendutako alternatiba bat eskaintzea da helburua”. Hala, lehen ekitaldia ondo ateratzen baldin bada, datorren urtean berriz ere antolatu nahiko luketela azaldu dute ordezkariek. Hala, Igande Sasoi 11:00etan abiatu eta 13:00ak arte luzatuko da Colon ibilbidean. Jardueretan parte hartuko duten erakundeen artean, besteak beste, honakoak daude: Irungo Txirrindulari Elkartea, IM Training, A Rripar Txingudiko Skate Elkartea eta Bera Bera Klubeko lerro-patinatzaileak. Trafiko eta autobus aldaketak Igande Sasoi ekimena medio, udalerriko tokiko gobernuak jakinarazi du Colon ibilbidea erabat itxiko dutela 10:00ak eta 14:00ak artean. Gipuzkoa eta [...]
Irungo Udaleko Cristina Labordak eta Pedro Alegrek, Mugikortasun eta Kirol zinegotziak hurrenez hurren, Igande Sasoi ekimena aurkeztu zuten atzo goizean egindako agerraldian. Ekimenaren lehen ekitaldia da, eta familiei eta adin guztietako lagunei zuzenduta dago. Hainbat kiroletan trebatzeko aukera emango diete parte hartzaileei igande goizean, Colon ibilbidean.
Horiek horrela, lerro-patinekin eta skatearekin aritzeko aukera edukitzeaz gain, nordic walking izeneko diziplinan ere trebatu ahal izango dira bertaratzen direnak. Bastoi bereziak eta teknika zehatzak erabiliz oinez ibiltzean datza nordic walking delakoak. Era berean, txirrinda jinkana prestatuko dute antolatzaileek.
Adin guztietara begira
Tokiko gobernuko ordezkariek jakinarazi dutenez, “norberaren abilezia eta baldintza fisikoak edozein direla”, adin guztietako lagunen parte hartzea bultzatu nahi dute. Pedro Alegre zinegotziaren arabera, “igande goiz batean familiei zuzendutako alternatiba bat eskaintzea da helburua”. Hala, lehen ekitaldia ondo ateratzen baldin bada, datorren urtean berriz ere antolatu nahiko luketela azaldu dute ordezkariek.
Hala, Igande Sasoi 11:00etan abiatu eta 13:00ak arte luzatuko da Colon ibilbidean. Jardueretan parte hartuko duten erakundeen artean, besteak beste, honakoak daude: Irungo Txirrindulari Elkartea, IM Training, A Rripar Txingudiko Skate Elkartea eta Bera Bera Klubeko lerro-patinatzaileak.
Trafiko eta autobus aldaketak
Igande Sasoi ekimena medio, udalerriko tokiko gobernuak jakinarazi du Colon ibilbidea erabat itxiko dutela 10:00ak eta 14:00ak artean. Gipuzkoa eta Iparralde hiribideen artean moztuko dute trafikoa, eta ondorioz, autobus zerbitzu publikoetan ere zenbait aldaketa emango dira. Hala, L1 autobusak Colon ibilbideko geltokietako erabiltzaileak zerbitzurik gabe utzi, eta Hondarribia eta Fermin Calbeton kaleetakoak soilik hartuko ditu. L2 autobusa Gipuzkoa hiribidetik abiatuko da. Mikrobusa bere horretan mantenduko da.