Baratze parkerako onartu eta ez onartuen zerrenda argitaratuko du udalak
Baratze parkerako onartu eta ez onartuen zerrenda argitaratuko du udalak
Gaur amaitu da Baratza Parkean izena emateko epea, eta horrenbestez onartuen eta ez onartuen behin behineko zerrenda argitaratuko du webgunean zein iragarki taulan udalak. Zozketa bidez osatuko du zerrenda udalak, eta behin publiko eginda hamar eguneko erreklamazio epea zabalduko du ostean eta hura amaituta behin betiko zerrenda osatuko du.
Ikastaroak
Baratzen esleipena eginda, “nahitaezkoak” diren ikastaroak noiz eta non izango diren jakinaraziko diete baratzeen erabiltzaileei. Bi ikastaro aurreikusi dituztela esan du Leire Beteta Ingurumen teknikariak, “urtarrilean izango dira, bata euskaraz eta bestea gazteleraz”. Erabiltzaileek elkartea osatu beharko dute gero eta ordutik aurrera baratzak erabiltzeko moduan izango direla gaineratu du Betetak, “datorren urte hasieratik aurrera izatea espero dugu”.
