500 lagun bildu dira atez atekoaren gaineko parte hartze prozesuaren lehen zatian
500 lagun bildu dira atez atekoaren gaineko parte hartze prozesuaren lehen zatian
“Baikor” azaldu da udala atez atekoaren gaineko parte hartze prozesuaren lehen zatia amaituta. Guztira, 500 herritarrek hartu dute parte udalak, prozesuaren lehen zatian antolatutako hamaika bileretan. Zabalok, parte hartzearen garrantzia nabarmendu du: Azekn batean hondakinen bilketerako sistemarik eraginkorrena guztion artean ario gara diseinatzen, eta horimoso positiboa da”.
Bi astez egin ditu bilerak udalak hilabete honetan bertan abiatu duen prozesuparte hartzailean, hondakinen atez ateko bilketa sistemaren gaineko informazioa eman, eta lezoarren zalantza, kezka eta ekarpenak biltzeko helburuarekin.
Abenduaren bostean, bigarren bilera sorta
Atez atekoaren parte hartze prozesuaren bigarren zatiari abenduaren bostean ekingo dio udalak, Aztiker enpresaren laguntzarekin. Auzoka eta sektorekako hamar bilera egingo dituzte bigarren zati honetan. Herritarrek hainbat erabaki hartu beharko dituzte saio horietan: hondakinak goizez edo gauez biltzea nahi duten, egun bakoitzean zein frakzio biltzea nahi duten, zazpigarren egunean zein frakzio bildu, edota papera eta kartoia biltzeko atarian edukiontzia jarri nahi duten edo ez.
Parte hartze prozesuaren bigarren bilera sorta amaitu eta horietan adostutakoarekin, behin betiko hondakin bilketa sistema aurkezteko batzarrra egingo du udalak. Zabalok herritarrak deitu ditu bigarren bilera sortan parte hartzera” Lehen txandan parte hartu edo ez, bileren bigarren errondara etortzeko deia egi nahi diet lezoar guztiei. izan ere, bilketa nola egingo den bertan erabakiko dugu eta oso garrantzitsua da ahalik eta herritar gehienek parte hartzea”.
Bigarren zatiko saioen egutegia:
- Taberna, jatetxe eta elkarte gastronomikoak: Abenduak 5, asteazkena, Kultura Aretoan 10:00etan.
- San Pedro-Lopene: Abenduak 18, asteartea, Musika Eskolan 18:30ean.
- Altamira: Abenduak 10, astelehena, Altzate Auzo Elkartean 18:30ean.
- Gazteak: Abenduak 19,asteazkena, Kulturan 18:30ean.
- Gaintxurizketa-Landa Eremua: Abenduak 11, astartea, Irurtzun jatetxean 18:30ean.
- Kaxkoa-Alde Zaharra: Abenduak 12, asteazkena,Kultura Aretoan, 18:30ean.
- Kaxkoa-Ijurko: Abenduak 13, osteguna, Psaia Lezo Lizeoan 18:30ean.
- Erretiratuak: Abenduak 14, ostirala aiton Bordan 15:00etan.
- Jauregialde-Gillermo Lazon: Abenduak 17, astelehena, Gezalan 18:30ean.
