Pintxo 2.0, bertsio eraberrituan
Hondarribiko Portu auzoko bederatzi tabernek Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena martxan jarri dute, pintxoen eskaintza aberatsa prezio merkean erakutsi nahi duena. Iaz abiatu zuten ekimena eta, arrakasta ikusirik, aurten berretsi dute eta ekainaren 21a arte mantenduko dute. Bi euroren truke, pintxo bat eta edari bat eskainiko dituzte ostatu bakoitzean zehaztutako egunetan. Hondarribia Ostalaritza Elkartetik jakinarazi dutenez, “tabernek astero pintxo sorta berrituko dute, eta hondarribitarrak eta bisitariak erakartzeko moduko eskaintza gastronomiko zabala eskainiko dute, sorkuntzari dagokionez saiakera handia eginez”. Taberna bakoitzak asteko egun bat aukeratuko du, eta urtea bukatu arte eta 2013ko lehen seihilabetekoan mantenduko du Pintxo 2.0 ekimena, jaiegun bezperetan eta jaiegunetan salbu. Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimeneko tabernak Ardoka. San Pedro, 32. Enbata. Zuloaga, 5. Goxodenda. San Pedro, 79. Hondar. Zuloaga, 20. Ignacio. San Pedro, 20. Itxaropena. San Pedro, 67. Kaizaharra. Almirante Alonso, 12. Lekuona. San Pedro, 45. Txantxagorri. San Pedro, 27.
Hondarribiko Portu auzoko bederatzi tabernek Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena martxan jarri dute, pintxoen eskaintza aberatsa prezio merkean erakutsi nahi duena. Iaz abiatu zuten ekimena eta, arrakasta ikusirik, aurten berretsi dute eta ekainaren 21a arte mantenduko dute. Bi euroren truke, pintxo bat eta edari bat eskainiko dituzte ostatu bakoitzean zehaztutako egunetan.
Hondarribia Ostalaritza Elkartetik jakinarazi dutenez, “tabernek astero pintxo sorta berrituko dute, eta hondarribitarrak eta bisitariak erakartzeko moduko eskaintza gastronomiko zabala eskainiko dute, sorkuntzari dagokionez saiakera handia eginez”.
Taberna bakoitzak asteko egun bat aukeratuko du, eta urtea bukatu arte eta 2013ko lehen seihilabetekoan mantenduko du Pintxo 2.0 ekimena, jaiegun bezperetan eta jaiegunetan salbu.
Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimeneko tabernak
- Ardoka. San Pedro, 32.
- Enbata. Zuloaga, 5.
- Goxodenda. San Pedro, 79.
- Hondar. Zuloaga, 20.
- Ignacio. San Pedro, 20.
- Itxaropena. San Pedro, 67.
- Kaizaharra. Almirante Alonso, 12.
- Lekuona. San Pedro, 45.
- Txantxagorri. San Pedro, 27.
