Alkateen Itunarekin bat egiteagatik pozik agertu da Ingurumen Saila
Errenteriako Ingurumen Departamendua asteartean Udalbatzak Alkateen Itunarekin bat egiteko hartutako erabakiarekin pozik agertu da. Klima aldaketa eta energia arloan Europako Batasunak sustatuko ekimena da, eta energia iraunkorreko politikak aurkeztera...
Errenteriako Ingurumen Departamendua asteartean Udalbatzak Alkateen Itunarekin bat egiteko hartutako erabakiarekin pozik agertu da. Klima aldaketa eta energia arloan Europako Batasunak sustatuko ekimena da, eta energia iraunkorreko politikak aurkezterako garaian, tokiko agintariei babesa eman eta ahalegina sostengatzea du helburu.
Jose Manuel Ferradas buru duen departamenduak azaldu duenez, udala hainbat konpromiso hartzera bultzatzen du itunak: CO2 isurketak %20 murriztea, eta horri lortzeko energia eraginkortasuna %20 hobetzea, eta udalaren energia eskaeraren %20 berriztagarrien bidez hornitzea.
Konpromiso horrekin bat egin dute Europako 3.700 udalerrik, eta horietatik, zortzi, Gipuzkoan.
Ferradasen arabera, Errenteria-Oreretan arlo horretan egin duen jarraipenaren ondorio izan da itun hori sinatzea. Horrela, herrian eman diren hainbat proiektu gogorarazi ditu, horietako asko EEE Energiaren Euskal Erakundea, Cadem (EEEren barruan dago) eta IDAE Espainiako Energia Aurrezteko Institutuarekin: isolamenduak, eguzki energia erabiltzen duten plakak…