Energia eraginkortasunari buruzko proiektu batean parte hartuko du Don Boscok
Don Bosco lanbide heziketako zentroak proiektu bat jarri du martxan Espainiako lanbide heziketako bi zentro eta Vaillant enpresarekin batera. Egitasmo horren bidez, geotermia eta aerotermiaren energia eraginkortasuna landuko dute hiru zentro horietan. Zentro bakoitzak berezitasun bat dauka: bakoitza klima batean kokatzen dela, eta horrenbestez, geotermia eta aerotermiak klima bakoitzean daukan portaera ikusi, eta bietatik aukera merkeena eta eraginkorrena zein den aztertu nahi dute. Beste bi zentroak Montilla (Kordoba) eta Puertollanon (Ciudad Real) daude, klima lehor eta kontinentalean, hurrenenez hurren. Egitasmoaren aurkezpenean izan dira Nicolas Sagarzazu Don Boscoko zuzendaria, Jose Antonio Goikoetxea Don Boscoko Hotz eta Bero Saileko arduraduna, Iñigo Aldekoa Vaillanteko Energia Eraginkortasun Saileko arduraduna eta Iñaki Bolea Vaillanteko Energia Berriztagarrien Saileko arduraduna. Alde guztiek nabarmendu dute lankidetzaren garrantzia bati zein besteari ekartzen dizkien onurengatik, eta etorkizunean ere elkarlanean aritzeko prest agertu dira. Proiektu horrekin lotuta, ikerketa eta garapenak duen etorkizuna kontuan izan dute. Proiektu horren emaitzak hemendik bizpahiru urtera jakingo dituzte. Horretarako, geotermiak zein aerotermiak toki bakoitzean duen portaera ikusiko dute. Zentro guztiek ezaugarri berberak dituzte: gela 100 metro koadrokoa da, zoru erradiatzaile-freskagarria, eta 100 metroko sakonera duen zuloa egin dute, eta bertan 6 kilowatt-dun bonba geotermiko bat jarri dute. Hori zoru erradiatzailera lotua dago, eta horrekin 100 metro [...]
Don Bosco lanbide heziketako zentroak proiektu bat jarri du martxan Espainiako lanbide heziketako bi zentro eta Vaillant enpresarekin batera. Egitasmo horren bidez, geotermia eta aerotermiaren energia eraginkortasuna landuko dute hiru zentro horietan. Zentro bakoitzak berezitasun bat dauka: bakoitza klima batean kokatzen dela, eta horrenbestez, geotermia eta aerotermiak klima bakoitzean daukan portaera ikusi, eta bietatik aukera merkeena eta eraginkorrena zein den aztertu nahi dute. Beste bi zentroak Montilla (Kordoba) eta Puertollanon (Ciudad Real) daude, klima lehor eta kontinentalean, hurrenenez hurren.
Egitasmoaren aurkezpenean izan dira Nicolas Sagarzazu Don Boscoko zuzendaria, Jose Antonio Goikoetxea Don Boscoko Hotz eta Bero Saileko arduraduna, Iñigo Aldekoa Vaillanteko Energia Eraginkortasun Saileko arduraduna eta Iñaki Bolea Vaillanteko Energia Berriztagarrien Saileko arduraduna.
Alde guztiek nabarmendu dute lankidetzaren garrantzia bati zein besteari ekartzen dizkien onurengatik, eta etorkizunean ere elkarlanean aritzeko prest agertu dira. Proiektu horrekin lotuta, ikerketa eta garapenak duen etorkizuna kontuan izan dute.
Proiektu horren emaitzak hemendik bizpahiru urtera jakingo dituzte. Horretarako, geotermiak zein aerotermiak toki bakoitzean duen portaera ikusiko dute. Zentro guztiek ezaugarri berberak dituzte: gela 100 metro koadrokoa da, zoru erradiatzaile-freskagarria, eta 100 metroko sakonera duen zuloa egin dute, eta bertan 6 kilowatt-dun bonba geotermiko bat jarri dute. Hori zoru erradiatzailera lotua dago, eta horrekin 100 metro koadroko gela klimatizatzea da helburua. Don Boscoko zentroa, zehazki, berokuntza sistematik isolatuta dago, eta klimatizazio bakarrik Vaillantek jarritako geotermia eta aerotermia sistematik dator.
Hiru zentroak, gainera, monitorizatuak daude, eta datu guztiak modu zehatzean jaso ahal izango dituzte.
Ikerketa horrekin ateratzen dituzten ondorioak etxeetan aerotermia nahiz geotermia sistemak erabiltzera zuzendu nahi dituzte.