Etxe kaleratzeen aurkako mozioa aho batez onartu du Irungo Udalbatzak
Etxe kaleratzeak aurrera eramaten dituzten banku eta aurrezki kutxetatik diru funtsak ateratzea eta gordailurik ez egitea aho batez erabaki zuen herenegun Irungo Udalbatzak. Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformaren ekimenez Bildu, EB-Berdeak eta EAJ udal taldeek mozioa aurkeztu behar zuten arren, azkenean, alderdi guztiek hitzartutako mozio bateratua aurkeztu eta onartu zuten. Bidasoko Stop Kaleratzeak elkarteak eta Irungo udal taldeek onartutako mozioaren arabera, etxebizitza hutsak etxerik gabe gelditu diren herritarren eskura jartzea eskatu dio Irungo Udalbatzak finantza erakundeei, eta hori, alokairu sozialen bidez egitea. Halaber, “gutxieneko etika” edukitzea eta desjabetze prozedurak bi urtez eten ditzala exijitu diete udal alderdiek bankuei. Hipoteka Legearen aldaketa sakona egitea ere eskatu zion Udalbatzak Espainiako Gobernuari. Isilunea Bidasoko Stop Kaleratzeak mugimenduko kideak kontent agertu ziren Udalbatzak hartutako neurriekin, eta kaltetuei alokairu sozialak eskaintzea “irtenbide oso positibo eta garrantzitsutzat” jo zuen Miren Olaetxea taldeko kideak. Hala, gaia udalbatzarrean landu izana “etxe kaleratzeen aurkako mobilizazioen ondorio” dela aipatu zuen. Hala ere, hipoteka ordaintzeko arazoak dituzten lagunei “lehenbiziko ordainketa egiten ez duten unetik gurekin, Irunvirekin edota Etxebiderekin” harremanetan jar daitezela eskatu zien. Horiek horrela, Irungo bi herritarren kasuen gainean ohartarazi zuen: “Bata, urtarrilaren 18an etxetik kaleratzekoak dira, eta bestea, prozedura penalean sartzeko arriskuan dago”. Eta bidebatez, Manolo Reguera Donezteben (Nafarroa) bere [...]
Etxe kaleratzeak aurrera eramaten dituzten banku eta aurrezki kutxetatik diru funtsak ateratzea eta gordailurik ez egitea aho batez erabaki zuen herenegun Irungo Udalbatzak. Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformaren ekimenez Bildu, EB-Berdeak eta EAJ udal taldeek mozioa aurkeztu behar zuten arren, azkenean, alderdi guztiek hitzartutako mozio bateratua aurkeztu eta onartu zuten.
Bidasoko Stop Kaleratzeak elkarteak eta Irungo udal taldeek onartutako mozioaren arabera, etxebizitza hutsak etxerik gabe gelditu diren herritarren eskura jartzea eskatu dio Irungo Udalbatzak finantza erakundeei, eta hori, alokairu sozialen bidez egitea. Halaber, “gutxieneko etika” edukitzea eta desjabetze prozedurak bi urtez eten ditzala exijitu diete udal alderdiek bankuei.
Hipoteka Legearen aldaketa sakona egitea ere eskatu zion Udalbatzak Espainiako Gobernuari.
Isilunea
Bidasoko Stop Kaleratzeak mugimenduko kideak kontent agertu ziren Udalbatzak hartutako neurriekin, eta kaltetuei alokairu sozialak eskaintzea “irtenbide oso positibo eta garrantzitsutzat” jo zuen Miren Olaetxea taldeko kideak. Hala, gaia udalbatzarrean landu izana “etxe kaleratzeen aurkako mobilizazioen ondorio” dela aipatu zuen. Hala ere, hipoteka ordaintzeko arazoak dituzten lagunei “lehenbiziko ordainketa egiten ez duten unetik gurekin, Irunvirekin edota Etxebiderekin” harremanetan jar daitezela eskatu zien.
Horiek horrela, Irungo bi herritarren kasuen gainean ohartarazi zuen: “Bata, urtarrilaren 18an etxetik kaleratzekoak dira, eta bestea, prozedura penalean sartzeko arriskuan dago”. Eta bidebatez, Manolo Reguera Donezteben (Nafarroa) bere buruaz beste egindako herritarraren omenezko isilunea gorde zuten. Gaur, 19:00etan, Zabaltza plazan, haren omenezko elkarretaratzea egingo dute.
Bestalde, Jose Antonio Santano alkateak jakinarazi zuenez, aurki bilduko da finantza erakundeen ordezkariekin, Udalbatzak hartutako erabakien berri emateko.