Hiesaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, erakunde adierazpena egin dute udaleko lau taldek
Bihar Hiesaren kontrako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, Pasaiako Udaleko lau taldek (denak, PPk izan ezik) adierazpen instituzionala adostu dute. Horrela, biharko eguna GIB birusak eragin duen “izurritea” gogoratzeko baliagarria de...
Bihar Hiesaren kontrako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, Pasaiako Udaleko lau taldek (denak, PPk izan ezik) adierazpen instituzionala adostu dute. Horrela, biharko eguna GIB birusak eragin duen “izurritea” gogoratzeko baliagarria dela esan dute. Horren harira, hainbat konpromiso hartu ditu udalak:
- GIB/Hiesaren kontzientziatze eta prebentzio kanpainak argitaratzea, bereziki gazteak ibiltzen diren gune publikoetan. Prebentzio programetan parte hartuko dute, baita Hiesaren kontrako borrokan ere.
- Elkartasuna adierazteko, udaletxean xingola gorria jartzea.
- Udalerriko eta erkidego autonomoko GIBaren elkarteei, Eusko Jaurlaritzako Osasun Kontseilaritzari, eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari Udal Gobernuak jarraian aipatutako puntuak helaraztea:
-Erregularizatuta ez dauden migranteei osasun txartela kentzearen aurkako errefusa, elkartasuna eta gizarte justizia arrazoiengatik ez ezik, GIBagatiko infekzioen kasuei aurre egiteko.
-Herrian GIBarekin bizi direnen estigmatizatze eta zokoratzearen aurka borrokatzea, egitasmoak aurrera eramanez.
-HIESari buruzko Plan Nazionalaren Idazkaritzarako egitura egokia berreskuratzearen aldeko jarrera agertzea, erakunde koordinatzailea den neurrian; eta GIBagatiko 2013-2017 Plan Multisektorial berria lantzea, eta horretarako, kontusail ekonomikoak izendatzea Estatuko Aurrekontu Orokorretan.
–GIBari aurre egiteko planen edo zerbitzu autonomoen aldeko laguntza ematea, gobernuz kanpoko erakundeek garatzen dituzten programen jarraipena garatzen dela, zerbitzuetan esku hartzen ari den lagun ugariren arretarik eza saiheste aldera.
-GIBaren eta Hiesari buruzko nazioarteko hitzarmen guztiak betetzea.