Astelehenean, euskararen jaia Karmengo Aman

Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko kideek Euskararen Eguna ospatuko dute astelehenean, goizez eta arratsaldez. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeek hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dute (behean dago egitaraua). Horrez gain, joan den astean zehar girotze lanak egin dituzte. Hala nola, eta Gau eta egun euskara beti lagun leloarekin, ziklo ezberdinetako haurrek muralak, marrazkiak eta ipuinak egin dituzte. Horrez gain, ikastetxeko irratian Esne Beltza taldeko kide Aritz Lonbide sanpedrotarra izan zen ostegunean, Kuxkuxero irrati saioan: Esne Beltzak egin du Euskaraz bizi nahi dut abestia, Euskararen Egunaren harira. EGITARAUA 09:00etan. 6. mailakoek merienda prestatuko dute. (3. zikloa) 10:00etan. HHko areto nagusian, Patata Tropikala antzerki taldearen Pirata garrapataren istorioak antzezlana. (HH eta LH1) 10:30ean. Txan magoa gimnasioan. (LH2 eta 2. zikloa) 11:00etan. Karaokea bideo gelan. (3. zikloa) 15:15ean. Euskal festa eskolako patioan (eguraldi txarrarekin, pilotalekuan): trikitilariak, dantza emanaldia, herri kirolak (guraso eta irakasleen artean), merienda eta tarta dastaketa (gurasoek eginak) izango dira.

Aritz Lonbide, Karmengo Amako irratian

Aritz Lonbide, Karmengo Amako irratian

Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko kideek Euskararen Eguna ospatuko dute astelehenean, goizez eta arratsaldez. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeek hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dute (behean dago egitaraua). Horrez gain, joan den astean zehar girotze lanak egin dituzte. Hala nola, eta Gau eta egun euskara beti lagun leloarekin, ziklo ezberdinetako haurrek muralak, marrazkiak eta ipuinak egin dituzte. Horrez gain, ikastetxeko irratian Esne Beltza taldeko kide Aritz Lonbide sanpedrotarra izan zen ostegunean, Kuxkuxero irrati saioan: Esne Beltzak egin du Euskaraz bizi nahi dut abestia, Euskararen Egunaren harira.

EGITARAUA

  • 09:00etan. 6. mailakoek merienda prestatuko dute. (3. zikloa)
  • 10:00etan. HHko areto nagusian, Patata Tropikala antzerki taldearen Pirata garrapataren istorioak antzezlana. (HH eta LH1)
  • 10:30ean. Txan magoa gimnasioan. (LH2 eta 2. zikloa)
  • 11:00etan. Karaokea bideo gelan. (3. zikloa)
  • 15:15ean. Euskal festa eskolako patioan (eguraldi txarrarekin, pilotalekuan): trikitilariak, dantza emanaldia, herri kirolak (guraso eta irakasleen artean), merienda eta tarta dastaketa (gurasoek eginak) izango dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.