Euskara nonahi Irunen

Euskararen Egunaren harira (etzi, astelehena da), hainbat ekimen egiten ari dira gaur Irunen, bertako hainbat eragilek eta udalak antolatuta. Hala, goizean, mendi martxa egin dute euskararen zaleek, ondoren haurrek margotzeko tartea izan dute, eta aerobic saioa egin ondoren, poteatzera joan eta bazkarian bildu dira hainbat irundar, EKTn. Gaurko eguna bukatu arte beste bi ekimen egingo dituzte: 17:00etatik aurrera Betti Gottiko kideek EKTko bazkaria girotuko dute, eta 19:00etan txarangarekin kalera aterako dira denak. Biharko (igandea) eta etzirako (astelehena) ere badaude jarduerak. Jarraian daudenak dira: Bihar 11:00. Kemen dantza taldearen emanaldia Uranzu pilotalekuan. 17:00. Antzerkia Amaia KZn 18:30. Bertso saioa Jon Maia, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Manu Goiogana eta Iñigo Ugarte bertsolarien eskutik musika eskolan. Etzi (astelehena) 10:30. Mintzodromoa Mendibil merkatalgunean. 17:00. Ipuin kontaketa Ikust Alaia liburutegian eta Mintzodromoa Mendibil merkatalgunean.

Euskararen Eguna, Irun

EKTn egin dute bazkaria

Euskararen Egunaren harira (etzi, astelehena da), hainbat ekimen egiten ari dira gaur Irunen, bertako hainbat eragilek eta udalak antolatuta. Hala, goizean, mendi martxa egin dute euskararen zaleek, ondoren haurrek margotzeko tartea izan dute, eta aerobic saioa egin ondoren, poteatzera joan eta bazkarian bildu dira hainbat irundar, EKTn.

Gaurko eguna bukatu arte beste bi ekimen egingo dituzte: 17:00etatik aurrera Betti Gottiko kideek EKTko bazkaria girotuko dute, eta 19:00etan txarangarekin kalera aterako dira denak. Biharko (igandea) eta etzirako (astelehena) ere badaude jarduerak. Jarraian daudenak dira:

Bihar
11:00. Kemen dantza taldearen emanaldia Uranzu pilotalekuan.
17:00. Antzerkia Amaia KZn
18:30. Bertso saioa Jon Maia, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Manu Goiogana eta Iñigo Ugarte bertsolarien eskutik musika eskolan.

Etzi (astelehena)
10:30. Mintzodromoa Mendibil merkatalgunean.
17:00. Ipuin kontaketa Ikust Alaia liburutegian eta Mintzodromoa Mendibil merkatalgunean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.