Xabier Amurizak azken lana aurkeztuko du

Xabier Amuriza idazle eta bertsolari bizkaitarrak bere azken lana Zazpi ebidentzia birjaiotzarako liburua aurkeztuko du, asteartean, 19:30ean, Kultura Aretoan. Euskara izango du hizpide Amurizak lan horretan. “Euskara batuak mende erdiko ibilbide...

Xabier Amuriza idazle eta bertsolari bizkaitarrak bere azken lana Zazpi ebidentzia birjaiotzarako liburua aurkeztuko du, asteartean, 19:30ean, Kultura Aretoan. Euskara izango du hizpide Amurizak lan horretan. “Euskara batuak mende erdiko ibilbide egina badu ere, Amurizak liburuan kontatzen du oraindik orain euskara batuak badituela aurrera eman beharreko urratsak”, azaldu du Lezoko Udalak.

Amurizak, era berean, hainbat ekarpen ere egin dituela gaineratu du, “euskara gaur egun baino lehiakorragoa” izan dadin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.