Ekitaldi mordoa antolatu du udalak gabonei begira
egitarau zabala prestatu du udalak gabonei begira
Abendua iristearekin batera, ekitaldi ugari antolatu ditu Lezoko Udalak hilabete osorako. Antzerkia, musika, hitzaldiak, liburu eta diska azoka … izango dira besteak betse, gaur bertan hasi eta urtarrilaren 5era bitartean.
Agerraldia egin dute gaur goizean horien guztien berri emateko, Mikel Arruti Kultura zinegotziak, Xanti Val Euskara teknikariak eta Brinko pailazoak.
Azken horrek hilaren 28an Bekoerrota kiroldegian aurkeztuko duten Korri, Xalto eta Brinko dantzan ikuskizunaren gainean hitz egin du: “Azken diska oso martxosoa da eta inor ez da aspertuko gurekin denak dantzan jarriko ditugulako”.
Arrutik, gaurko antolatu duten Xabier Amurizaren azken liburuaren aurkezpen hitzaldia nabarmendu du. 19:30etan hasiko da Kultura Aretoan. Horrekin batera, hilaren 11rako antolatu duten Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren Bi arreba emanaldiari aipam,em berezia egin dio eta baita hilaren 17tik, 23ra bitartean egingo duten liburu eta disko azoka. Valek bere aldetik, The upper room Gospel taldeak hilaren 29an 20:00etatik aurrera Gezalan egingo duen emanaldia nabarmendu du: “Errepertorio erdia ingelesezeta beste erdia euskaraz egingo dutelako. benetan merezi du ikusteak”.
Egitaraua kontsultatu eta ekitaldi guztietarako sarrerak internet bidez eros ditzakete interesdunek udalaren webgunean.

