
Larunbateko jaieguna dela eta, Moskuko azoka ostiralean, abenduaren 7an, egingo dela jakitera eman du udalak. Urdanibia plaza inguruko trafikoak eta 3L autobus zerbitzuak ohiko aldaketak jasango dituzte azoka iraun bitartean.

Itxaropena sortzea egungo krisi eta probezia testuinguruan hitzaldia antolatu du Argoiak kultur elkarteak biharko. Hizlaria, Joxerra Trebiño izango da eta hitzordua, elkartearen egoitzan bertan finkatu dute, 17:00etatik aurrera.

Lehen aldiz klimaren arabera, geotermia edo aerotermia egokiena den frogatzeko ikerketa bat egingo dute, eta bertan parte hartuko du Don Bosco lanbide heziketako institutuak. Beste bi zentro ere badaude: IES Inca Garcilaso de Montilla (Kordoba, Espaini...

Bihar hasiko da atez atekoaren gaineko parte hartze prozesuaren bigarren bilera sorta

Hondarribiko Udalan ordezkaritza duten alderdi guztiek bat egin zuten atzo Euskararen Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzional bat sinatzeko. EAJ, Bildu, PSOE, Hamaikabat eta PP ados jarri ziren iazko udazkenean erakundeak berritu zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiko lerro nagusiak berresteko: “Udal zerbitzuetan herritarren arretarako hizkuntza eta laneko hizkuntza izan dadin sustatzeko neurriak hartuko ditu, udalerrian gizarte erabilera areagotzeko erabakiak hartuko ditu eta euskalduntzea nahiz alfabetatzea lantzeko programarekin jarraituko du”. Onartutako adierazpen instituzionalean, Euskararen Nazioarteko Eguna (atzo) “gure hizkuntzarekiko dugun konpromisoa berresteko eguna” zela zioten herriko ordezkariek ahobatez: “Herritarrei eta herri erakundeei dagokie legeok dituzten ahalmenak garatzea, euskarak erabilera eskasa duen esparruetan handituz, erabiltzen den esparruetan sendotuz, eta hiztun berrien beharretara egokituz. Azken finean, euskararen erabilera bultzatu behar da bizitzako esparru guztietan. Hala nahi duen orok euskaraz bizitzeko parada izan dezan”. Mintzodromo arrakastatsua Euskararen Eguna zela eta, Mintzodromoa egin zuten atzo goizean Kasino Zaharra adinekoen egoitzako goiko solairuan. Udaleko Euskara departamendutik eta udal euskaltegitik egindako deia jarraituz, hamarnaka pertsona elkartu ziren bi orduz, euskaraz praktikatzeko. Gehienak, euskara ikasleak ziren, baina ekimenarekin bat egin nahi izan zuten herritarra eta alderdi desberdinetako zinegotziak ere elkartu ziren lehen Mintzodromoan.

Gabonetako sukaldaritza tailerra egingo dute gaur arratsaldean Emeki emakume elkartearen egoitzan, 18:30ean hasita. Aurreratu dutenez, baiekin eta loreekin sukaldatzen ikasiko dute. Tailerra irekia da, elkartekoak ez diren pertsonentzat ere.

Antxoko kantu jirakoek entsegua egingo dute bihar arratsaldean, hilaren 15eko saioa prestatzeko. Kultur Etxean egingo dute berriro, eta saioa 19:30ean hasiko da.

Gastronomia arloko Herrialde Katalanetako kazetari talde batek Irun eta Hondarribia bisitatuko du ostiral eta larunbatean, enogastronomia sustatzeko Basquetourrek antolatutako ekimen baten barruan. Hilaren 6tik 9ra Euskal Herrian izango dira, eta gastronomia eta ardoarekin harremana duten leku turistikoak bisitatuko dituzte, horien artean Hondarribia eta Irun. Gure eskualdera ostiral arratsaldean iritsiko dira eta Hondarribiko Jaizkibel hotelean egingo dute lo. Ostiral arratsaldean Irun bisitatuko dute. Ola sagardotegian izango dira, sagardoaren prozesua ezagutzen. Ondoren hiri erdialdea bisitatuko dute. San Juan plaza inguruan mokadutxo bat jateko aukera izango dute. Afaria Olaberria auzoan egingo dute, Trinkete Borda jatetxean. Hondarribian, ostiralean lo egiteaz gain, larunbat arratsaldean izango dira. Gipuzkoan zehar mugituko dira larunbatean, goizean Donostian eta Getarian, eta arratsaldean Tolosan. Eguerdian, Hondarribiko pintxoak ezagutzeko aukera izango dituzte, Alde Zaharrean hasi eta Portu auzoan bukatuko den bisitaldian. Hiria ezagutzeaz gain, Gran Sol eta Goxodenda tabernetan aterako dizkiete pintxoak jateko. Araban eta Gipuzkoan Eskualdera etorri aurretik Araban izango dira kazetari katalanak, besteak beste, Errioxako ardoak dastatzen eta inguruan sortu duten turismoa ezagutzen. Ostegunean izango da hori, eta ostiralean, Behe Bidasoara etorri baino lehenago, Gasteizen izango dira. Arabako hiriburuko tabernetan zerbitzen dituzten pintxoak eta ardoak dastatuko dituzte. Hala, Alde Zaharreko Aldapa kaleko Toloño ostatu ospetsuan izango dira pintxoez osaturiko hamaiketakoa hartzen. [...]

egitarau zabala prestatu du udalak gabonei begira

Pasaiako kanpoko kaiari buruzko galdeketa publikoa egingo dute “aurki” Ipar Euskal Herrian. Hala jakinarazi dio Lionel Beffrek Pirinio Atlantikoetako prefetak Jean-Baptiste Sallaberry Hendaiako alkateari. Espainiar Estatuko agintariek mugaz...

Topoak 100. urteurrena beteko duela eta, Irungo Udalak 2013. urteko egutegia horren argazkiekin osatuko duela jakitera eman du. Irungo Argazkilaritza Elkarteak (IAE) eta Bidasotarra 7301- Amigos del Ferrocarril elkarteak argazkien bilduma osatzen lagundu dute. Topoak Irunetik Donostiara egindako lehen joan-etorriaren 100 urte beteko dira, bihar –abenduak 5–, baina 1913. urtera arte ez zen erabat finkatu zerbitzua. Hendaiarainoko ibilbidea ere osatu zen urte hartan. Hala ere, ibilbidearen estreinaldian istripua eduki zuen bide estuko trenak. Irundarrek emandako laguntzarengatik titulu “oso humanitarioa” eman zion Alfontso XIII. erregeak Iruni. Istripuaren gaineko irudiak ere bilduko ditu egutegiak. Banaketa Tokiko gobernuak jakinarazi duenez, egutegiaren 12.000 ale argitara emango dira abenduaren 18rako. Jose Antonio Santano alkateak banatuko ditu lehen aleak, abenduaren 18an bertan, HAZ bulegoan (11:00). Bestela ere, HAZ bulegoan bertan eskuratu ahal izango dituzte interesatuek.

Orlegi ekodendak Makrobiotika ikastaroa antolatu du abenduaren 15erako, larunbatarekin. Izen emate epea irekita dago dagoeneko eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, leku mugatuak daude bertan parte hartzeko. Hala, interesatuek 943625983 zenbakira jo d...

Ramon Roteta sukaldari eta eskultore hondarribiarra Huarten (Nafarroa) izan da asteburuan, Hondarribian urriaren 15etik 18ra egin zen VII. Euskal Herriko Pintxo Txapelketako irabazleen Abaco tabernan. Txapelketarekin batera, Rotetaren eskultura bat irabazi zuten Jesus Iñigo eta Nerea Sistiaga tabernako arduradunek, eta artelan hori pertsonalizatuta eraman zien eskultoreak asteburuan. Eskultura hainbat laminaz osatuta dago, eta horietako batean txapeldunen izen abizenak idatzi ditu Rotetak eta beste batean txapelketako gainontzeko saridunenak.

Lupa dokumentalen mostra martxan da seigarren urtez, eta dagoeneko lanak entregatzeko epea ireki dute: otsailaren 8ra arte egin ahal izango da. Topaketa hori martxoaren 28tik 31ra arte egingo dute, Banda Bat eta Mikelazulo kultur elkarteak antolatuta, ...


Kadete Mailako Areto Softboleko Euskadiko Txapelketa jokatuko dute larunbatean, 10:00etatik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian. Lau taldek parte hartuko dute, horien artean, Errenteria-Oreretako Rentoksek, txapelketaren antolatzaileak. Gainonontzeko ...

Bihar piztuko dute Hondarribian gabonak iragarriko dituen argizteria berezia. 2013ko urtarrilaren 14ra arte piztuko dituzte argiak gauero, honako lekuetan: Kale Nagusia, San Pedro kalea, Mendelu eta Amute, Kasino Zaharra, San Gabriel egoitza, eta San N...

Aurten 25 urte bete ditu Golden Apple Quartet laukoteak, eta Errenteria-Oreretan ere ospatuko du urteurrena. Igandean, 20:00etan, Erase una vez… Los Golden ikuskizuna emango du, Errenteria Hiria Kulturgunean. Lan horretan taldeak berari buruz hit...

Euskal eta Japoniako kulturak Euskiyo-es lanean bildu ostean, oraingoan, Tanteos lana aurkezten ari da Raul Santesteban artista nafarra. Koadroak Mikelazulo kultur elkartean jarriko ditu, eta etzitik aurrera ikusteko aukera izango dira. Santestebanek z...

Postre tipikoak izaten dira garai honetan, eta supermerkatuan erosi beharrean, etxean egitea proposatu du Casa Aramendiak. Zentzu horretan, Gabonetako postreak egiteko ikastaroa antolatu du. Hilaren 11tik 13ra izango da, 18:00etatik 20:00etara Biteri k...