30.000 euro erabiliko ditu udalak gabonetako argietarako
Bihar piztuko dute Hondarribian gabonak iragarriko dituen argizteria berezia. 2013ko urtarrilaren 14ra arte piztuko dituzte argiak gauero, honako lekuetan: Kale Nagusia, San Pedro kalea, Mendelu eta Amute, Kasino Zaharra, San Gabriel egoitza, eta San N...
Bihar piztuko dute Hondarribian gabonak iragarriko dituen argizteria berezia. 2013ko urtarrilaren 14ra arte piztuko dituzte argiak gauero, honako lekuetan: Kale Nagusia, San Pedro kalea, Mendelu eta Amute, Kasino Zaharra, San Gabriel egoitza, eta San Nikolas zubia. Udaletik jakinarazi dutenez, “azken urteotako asmoari jarraituz, kontsumo oso baxuko argiak erabiliko dira”.
Guztira 29.647 euro gastatuko ditu udalak gabonetako argietan, “muntaia, mantenimendua eta instalakuntza guztia berriz jasotzea barne”.