Bihar hasiko da atez atekoaren gaineko parte hartze prozesuaren bigarren bilera sorta
Bihar hasiko da atez atekoaren gaineko parte hartze prozesuaren bigarren bilera sorta
Atez ateko bilketa sistema nola ezarri erabakitzeko bigarren bilera sorta hasiko ditu bihar udalak. Taberna , jatetxe eta elkarte gastronomikoetako kideekin egingo dute lehenengo saioa Kultura Aretoan 10:00etatik aurrera.
Hilaren 19ra bitartean egingo diren saioetan hainbat erabaki hartu beharko dituzte herritarrek: bilketa ordutegia eta egutegiak, papera eta kartoia birziklatzeko modua, zazpigarren egunean zein frakzio bildu…
Bilera sortarekin amaituta, bertan erabakitakoekin behin betiko bilketa eredua aurkeztuko du udalak, urtarrilean egingo den batzar nagusian.