Euskarak alderdi guztiak batu zituen atzo
Hondarribiko Udalan ordezkaritza duten alderdi guztiek bat egin zuten atzo Euskararen Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzional bat sinatzeko. EAJ, Bildu, PSOE, Hamaikabat eta PP ados jarri ziren iazko udazkenean erakundeak berritu zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiko lerro nagusiak berresteko: “Udal zerbitzuetan herritarren arretarako hizkuntza eta laneko hizkuntza izan dadin sustatzeko neurriak hartuko ditu, udalerrian gizarte erabilera areagotzeko erabakiak hartuko ditu eta euskalduntzea nahiz alfabetatzea lantzeko programarekin jarraituko du”. Onartutako adierazpen instituzionalean, Euskararen Nazioarteko Eguna (atzo) “gure hizkuntzarekiko dugun konpromisoa berresteko eguna” zela zioten herriko ordezkariek ahobatez: “Herritarrei eta herri erakundeei dagokie legeok dituzten ahalmenak garatzea, euskarak erabilera eskasa duen esparruetan handituz, erabiltzen den esparruetan sendotuz, eta hiztun berrien beharretara egokituz. Azken finean, euskararen erabilera bultzatu behar da bizitzako esparru guztietan. Hala nahi duen orok euskaraz bizitzeko parada izan dezan”. Mintzodromo arrakastatsua Euskararen Eguna zela eta, Mintzodromoa egin zuten atzo goizean Kasino Zaharra adinekoen egoitzako goiko solairuan. Udaleko Euskara departamendutik eta udal euskaltegitik egindako deia jarraituz, hamarnaka pertsona elkartu ziren bi orduz, euskaraz praktikatzeko. Gehienak, euskara ikasleak ziren, baina ekimenarekin bat egin nahi izan zuten herritarra eta alderdi desberdinetako zinegotziak ere elkartu ziren lehen Mintzodromoan.
Hondarribiko Udalan ordezkaritza duten alderdi guztiek bat egin zuten atzo Euskararen Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzional bat sinatzeko. EAJ, Bildu, PSOE, Hamaikabat eta PP ados jarri ziren iazko udazkenean erakundeak berritu zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiko lerro nagusiak berresteko: “Udal zerbitzuetan herritarren arretarako hizkuntza eta laneko hizkuntza izan dadin sustatzeko neurriak hartuko ditu, udalerrian gizarte erabilera areagotzeko erabakiak hartuko ditu eta euskalduntzea nahiz alfabetatzea lantzeko programarekin jarraituko du”.
Onartutako adierazpen instituzionalean, Euskararen Nazioarteko Eguna (atzo) “gure hizkuntzarekiko dugun konpromisoa berresteko eguna” zela zioten herriko ordezkariek ahobatez: “Herritarrei eta herri erakundeei dagokie legeok dituzten ahalmenak garatzea, euskarak erabilera eskasa duen esparruetan handituz, erabiltzen den esparruetan sendotuz, eta hiztun berrien beharretara egokituz. Azken finean, euskararen erabilera bultzatu behar da bizitzako esparru guztietan. Hala nahi duen orok euskaraz bizitzeko parada izan dezan”.
Mintzodromo arrakastatsua
Euskararen Eguna zela eta, Mintzodromoa egin zuten atzo goizean Kasino Zaharra adinekoen egoitzako goiko solairuan. Udaleko Euskara departamendutik eta udal euskaltegitik egindako deia jarraituz, hamarnaka pertsona elkartu ziren bi orduz, euskaraz praktikatzeko. Gehienak, euskara ikasleak ziren, baina ekimenarekin bat egin nahi izan zuten herritarra eta alderdi desberdinetako zinegotziak ere elkartu ziren lehen Mintzodromoan.