Golden Apple Quartetek azken lana aurkeztuko du igandean
Aurten 25 urte bete ditu Golden Apple Quartet laukoteak, eta Errenteria-Oreretan ere ospatuko du urteurrena. Igandean, 20:00etan, Erase una vez… Los Golden ikuskizuna emango du, Errenteria Hiria Kulturgunean. Lan horretan taldeak berari buruz hit...
Aurten 25 urte bete ditu Golden Apple Quartet laukoteak, eta Errenteria-Oreretan ere ospatuko du urteurrena. Igandean, 20:00etan, Erase una vez… Los Golden ikuskizuna emango du, Errenteria Hiria Kulturgunean. Lan horretan taldeak berari buruz hitz egingo du: “Gizon heldu eta arduratsuak bihurtu aurretik, gure ordura arteko bizipenak kontatzea erabaki dugu”.
Zentzu horretan, ipuin formatua edukiko du lanak, off ahots batek gidatuko du. 25 urteko ibilbidean agertokietan bizitutakoa kontatuko dute, eta saiorik ezagunenak gogoraraziko dituzte.
Sarrerak dagoeneko eros daitezke Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan, 12 euroan. Etzi jai eguna denez, itxita egongo dela gogorarazi dute.
