Pasaiako kanpoko kaiari buruzko galdeketa egingo dute Ipar Euskal Herrian
Pasaiako kanpoko kaiari buruzko galdeketa publikoa egingo dute “aurki” Ipar Euskal Herrian. Hala jakinarazi dio Lionel Beffrek Pirinio Atlantikoetako prefetak Jean-Baptiste Sallaberry Hendaiako alkateari. Espainiar Estatuko agintariek mugaz...
Pasaiako kanpoko kaiari buruzko galdeketa publikoa egingo dute “aurki” Ipar Euskal Herrian. Hala jakinarazi dio Lionel Beffrek Pirinio Atlantikoetako prefetak Jean-Baptiste Sallaberry Hendaiako alkateari. Espainiar Estatuko agintariek mugaz gaindi obra horrek izan dezakeen eraginaren gaineko txostena bidali dute, eta horretan oinarrituta egingo dute herri galdeketa.
Action Citoyenne Enviromentalle Hendaiako elkarteak eta Collectif des Associations de Défense de l’Environnementek kontsultan parte hartzera deitu dute, eta galdeketa horrek kanpoko kaiaren proiektuak “eragin dezakeen ingurumen hondamendia agerian uzteko” baliatuko dutela adierazi dute.
Bi elkarte horien arabera, portu azpiegitura hori “hondamendia da ingurumenarentzat, baita ekonomikoa ere, are gehiago Bilboko Superportua bere gaitasunaren azpitik erabilita dagoenean”.
