Hurrengo ostegunean iraupen eskiari buruz hitz egingo dute Urdaburun
Urdaburu elkarteak aurreratu bezala, urteko ekintzak Mendi Astera mugatu beharrean urte osoan zehar egingo dituzte. Azaroko ekitaldiaren ondoren, hurrengo ostegunean jarraituko dute ekintzekin, eta iraupen eskiari buruzko hitzaldia antolatu dute, 20:00...
Urdaburu elkarteak aurreratu bezala, urteko ekintzak Mendi Astera mugatu beharrean urte osoan zehar egingo dituzte. Azaroko ekitaldiaren ondoren, hurrengo ostegunean jarraituko dute ekintzekin, eta iraupen eskiari buruzko hitzaldia antolatu dute, 20:00etan, elkartean.
Txomin Eskarmendi elkarteko kideak emango du hitzaldia. Eskarmendik iraupen eskiko probetan parte hartzen du, eta duela gutxi Espainiako Txapelketa irabazi du.
Bazkide direnei zein ez direnei luzatu die ekitaldi horretara joateko gonbidapena Urdaburuk.
