Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Larunbatean, eta egun osoz, izango da San Tomas Eguna estreinakoz Antxon

Aldaketa handiarekin egingo dute aurten, Antxon, San Tomaseko azoka. Aurten, estreinakoz, larunbatean eta egun osoko egitarauarekin egingo dute jaialdia. Hilaren 15ean egingo dute. Josean Garciak, antolatzaileen izenean, azokaren eguna aldatuko zutela iragartzearekin batera jakinarazi zuen artisauen dei asko jaso zituztela, besteetan baino gehiago, eta aurten 60 mahai inguru izango direla Antxoko San Tomas jaian. “Pirinioetan gazta egiten duen batek deitu gaitu, Jaengo larrugile batek… ikaragarria izan da jaso dugun dei kopurua”, gaineratu zuen Garciak. Horregatik, Gure Zumardian bakarrik jarri beharrean, frontoian ere ezarriko dituzte mahaiak. Artisauak eta baserritarrak, 30na bakoitzetik, nahastuta egongo dira, inor ez baztertze aldera. Baserriko zein eskulangintzako produktuak egoteaz gain, hainbat animalia izango dira bertan, hala nola falkoneriazkoak, ardiak edo ahuntzak, besteak beste. 09:30ean irekiko dituzte postuak, eta egun osoan zehar zabalik egon daitezkeela adierazi dute, denbora eta giroaren arabera. Nolanahi ere, artisauen zein baserritarren esku utziko dute erabaki hori. Herriko dantza taldeetakoak zein kantu jirakoak (gaur dute entsegua, 19:30ean Kultur Etxean), baita Lizeoko haurrak ere, izango dira giroa jartzen.   Zozketa eta babarrun jatea Goizeko jarduerak pasatuta, 13:30etik aurrera Idoia Besada dantzari antxotarrari omenaldia egingo diote. Hainbat dantza txapelketa irabazi ditu Besadak. Urrian, esaterako, Euskal Herriko Dantza Txapelketan gailentzea lortu zuen. 14:00etan, berriz, Basarik datorren urtean [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2012/12/05

Aldaketa handiarekin egingo dute aurten, Antxon, San Tomaseko azoka. Aurten, estreinakoz, larunbatean eta egun osoko egitarauarekin egingo dute jaialdia. Hilaren 15ean egingo dute.Antxoko San Tomas azokaren aurkezpena

Josean Garciak, antolatzaileen izenean, azokaren eguna aldatuko zutela iragartzearekin batera jakinarazi zuen artisauen dei asko jaso zituztela, besteetan baino gehiago, eta aurten 60 mahai inguru izango direla Antxoko San Tomas jaian. “Pirinioetan gazta egiten duen batek deitu gaitu, Jaengo larrugile batek… ikaragarria izan da jaso dugun dei kopurua”, gaineratu zuen Garciak. Horregatik, Gure Zumardian bakarrik jarri beharrean, frontoian ere ezarriko dituzte mahaiak.

Artisauak eta baserritarrak, 30na bakoitzetik, nahastuta egongo dira, inor ez baztertze aldera. Baserriko zein eskulangintzako produktuak egoteaz gain, hainbat animalia izango dira bertan, hala nola falkoneriazkoak, ardiak edo ahuntzak, besteak beste. 09:30ean irekiko dituzte postuak, eta egun osoan zehar zabalik egon daitezkeela adierazi dute, denbora eta giroaren arabera. Nolanahi ere, artisauen zein baserritarren esku utziko dute erabaki hori.

Herriko dantza taldeetakoak zein kantu jirakoak (gaur dute entsegua, 19:30ean Kultur Etxean), baita Lizeoko haurrak ere, izango dira giroa jartzen.

 

Zozketa eta babarrun jatea

Goizeko jarduerak pasatuta, 13:30etik aurrera Idoia Besada dantzari antxotarrari omenaldia egingo diote. Hainbat dantza txapelketa irabazi ditu Besadak. Urrian, esaterako, Euskal Herriko Dantza Txapelketan gailentzea lortu zuen.

14:00etan, berriz, Basarik datorren urtean beteko duen mende laurdenaren ospakizunetarako erabiliko duen irudia zein izango den jakinaraziko du, proposamen onena hautatuta. Ordu erdi geroago, baserri produktuez osatutako saskia zozkatuko dute eta azokan babarrun jatea egin, Herrirak antolatuta. Ordu horren bueltan itxiko dituzte taberna eta talo postua.

Arratsaldean, berriz, haurrentzako DJa egongo da, eta gauean, Antxoko Jai Batzordeak antolatuta, Ghetto Boysek eta Muturbeltzek kontzertua emango dute.

Barrutiko sei elkarteek antolatu dute San Tomas azoka: Galepertarrak, Basari, Arkupe, Armonia, Lore Txorta eta Jaizkibel. Herriko hainbat eragilek ere egin dute ekarpena.

EGITARAUA

  • 09:30etik aurrera. Baserriko produktuak, abereak, artisauak, falkoneria, txistorra, taloak, edariak…
  • 11:00etatik aurrera. PasaiaLezo Lizeoaren kantaldia.
  • Eguerditik aurrera. Alkartasuna eta Alkarkide taldeak zein kantu jirako kideak barrutiko kaleetan zehar ibiliko dira.
  • 13:30etik aurrera. Idoia Besada dantzariari omenaldia.
  • 14:00etan. Basariren 25. urteurrenaren logotipo lehiaketako irabazlearen izena jakinaraziko dute.
  • 14:30ean. San Tomaseko lote ederraren zozketa. Ordu berean, babarrun jate herrikoia, Azokan, Herrirak antolatuta.
  • 18:00etan. Haurrentzako disc jockeya.
  • 23:00etatik aurrera. Kontzertu “mundiala”, honako taldeekin: Ghetto Boys eta Muturbeltz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.