Miren Urbieta sopranoa, bigarren geratu da Nazioarteko Kantu Txapelketan
Miren Urbieta soprano donostiarra (Errenteria-Oreretan bizi da) bigarren geratu da Bilbon egin den Nazioarteko Kantu Txapelketan. Era berean, beste hiru sari ere lortu ditu: Euskadiko Ahots Onena, ABAOren saria (Bilboko Operaren Lagunen Elkartea) eta A...
Miren Urbieta soprano donostiarra (Errenteria-Oreretan bizi da) bigarren geratu da Bilbon egin den Nazioarteko Kantu Txapelketan. Era berean, beste hiru sari ere lortu ditu: Euskadiko Ahots Onena, ABAOren saria (Bilboko Operaren Lagunen Elkartea) eta Alfredo Kraus elkartearen saria.
Larunbatean egin zen ekitaldian hamabi finalista lehiatu ziren, hasieran izena eman zuten 141 lagunetatik. Epaimahaiak ez zuen lan erraza izan, kalitatea erakutsi baitzuten. Maria Bayo zen epaimahaiko burua.
