Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Arditurrin txondorra egiteko boluntarioak behar dituzte

Gabonetan Olentzerori “omenaldi xumea” egin nahian, Arditurrin txondorra eraiki nahi dute elkarlanean udalak, Gipuzkoako Parketxe Sareak eta aldundiak, beste hainbat eragileren laguntzarekin: Albaola, Ttur-ttur, Olentzeroren Lagunak, Soinuenea. Hala, txondorra eraikitzeko, piztuta edukitzeko eta itzaltzeko gidariak badituztela esan dute ekimenaren antolatzaileek, baina hala ere boluntarioen laguntza behar dute, “etxeak berotzeko Olentzerok nahiko ikatz izan dezan”. Hilaren 10etik 22ra egin nahi dituzte txondorraren lanak. 10tik 13ra egurra prestatuko dute; txondorra bera 13tik 15era eraikiko dute, eta txondorra piztuta edukitzeko maiztasunez egurra sartu behar denez, 15etik 22ra ere boluntarioak behar dituzte, baita egun horietan bertako suaz baliatuta otorduak egiteko ere. Irudi grafikoak hartzeko ere jendea behar dute. Laguntzeko prest daudenak Joxe Ramon Agirre Marron-ekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Hala ere, honako telefono zenbakiak prestatu dituzte informazioa nahi dutenentzat: 943 49 45 21 eta 943 49 50 69. arditurri@gipuzkoamendizmendi.net-era idatziz ere lor daiteke informazioa, baita www.gipuzkoamendizmendi.net helbidean ere. Jarraian, txondorra egina dagoenean izango diren ekimenen zerrenda: Hilak 15, larunbata, 16:00etatik aurrera. Txondorra piztearen festa. Zuhaitz motzak, bizimodu baten ahotsak dokumentalaren aurkezpena. Hilak 22, larunbata, 16:00etatik aurrera, Olentzeroren laguntzaileek ikatza aterako dute: 16:00etan, kalejira Herri Musikaren Txokotik Arditurrirantz (eguraldi txarra eginez gero, 16:30ean Arditurriko aparkalekutik). 17:00etan, Olentzeroren Lagunek prest dagoen ikatza aterako dute, astebetez piztuta [...]

oarso bidasoko hitza
Oarsoaldea
2012/12/07

Gabonetan Olentzerori “omenaldi xumea” egin nahian, Arditurrin txondorra eraiki nahi dute elkarlanean udalak, Gipuzkoako Parketxe Sareak eta aldundiak, beste hainbat eragileren laguntzarekin: Albaola, Ttur-ttur, Olentzeroren Lagunak, Soinuenea. Hala, txondorra eraikitzeko, piztuta edukitzeko eta itzaltzeko gidariak badituztela esan dute ekimenaren antolatzaileek, baina hala ere boluntarioen laguntza behar dute, “etxeak berotzeko Olentzerok nahiko ikatz izan dezan”.

Hilaren 10etik 22ra egin nahi dituzte txondorraren lanak. 10tik 13ra egurra prestatuko dute; txondorra bera 13tik 15era eraikiko dute, eta txondorra piztuta edukitzeko maiztasunez egurra sartu behar denez, 15etik 22ra ere boluntarioak behar dituzte, baita egun horietan bertako suaz baliatuta otorduak egiteko ere. Irudi grafikoak hartzeko ere jendea behar dute.

Laguntzeko prest daudenak Joxe Ramon Agirre Marron-ekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Hala ere, honako telefono zenbakiak prestatu dituzte informazioa nahi dutenentzat: 943 49 45 21 eta 943 49 50 69. arditurri@gipuzkoamendizmendi.net-era idatziz ere lor daiteke informazioa, baita www.gipuzkoamendizmendi.net helbidean ere.

Jarraian, txondorra egina dagoenean izango diren ekimenen zerrenda:

Hilak 15, larunbata, 16:00etatik aurrera.

  • Txondorra piztearen festa.
  • Zuhaitz motzak, bizimodu baten ahotsak dokumentalaren aurkezpena.

Hilak 22, larunbata, 16:00etatik aurrera, Olentzeroren laguntzaileek ikatza aterako dute:

  • 16:00etan, kalejira Herri Musikaren Txokotik Arditurrirantz (eguraldi txarra eginez gero, 16:30ean Arditurriko aparkalekutik).
  • 17:00etan, Olentzeroren Lagunek prest dagoen ikatza aterako dute, astebetez piztuta egon ondoren.

Hilaren 15etik 22ra.

  • Txondorra piztuta, ikus-entzunezkoak: Txondorra egunez egun argazki erakusketa.
  • Bisita gidatuak taldeekin (aldez aurretik egin behar da erreserba)
  • Ttur-tturrek Oiartzungo ikazkintzari buruz egin duen dokumentala ikus daiteke.

Hilak 24, 17:00etatik aurrera

  • Olentzeroren etorrera Oiartzungo herriko plazara. Arditurriko ikatza eramango du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.