
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako San Silbestre lasterketan. Hilaren 29ra arte egongo da aukera horretarako helduen kasuan, eta korrikalarien muga ere finkatu dute: 750 lagun. Elkarte antolatzaileak jakinarazi du ez dela aukerarik egongo lasterketaren egunean izena emateko. Horrenbestez, helduen kasuan, derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, eta hori EATen webgunean egin behar da. Izena ematearekin batera 10 euro ordaindu behar dira. Haurrek, berriz, izena emateko eskola kiroleko koordinatzailearen bitartez egin beharko dute, edo egunean bertan 15:30etik 16:15era, udaletxeko arkupeetan. Inola ere ez, webgunearen bitartez. Dohainik izango da eurentzat izen ematea. Euren kasuan, gainera, partaideen kopurua ez da mugatua egongo. Lasterketaren aurreko egunean dortsala eta txipa jaso beharko dira Galtzarabordako kiroldegian (10:00etatik 14:00etara) edo udaletxean (15:30etik 16:45era arte). Lasterketa bukatutakoan txipa entregatu beahrko da. Ibilbidea Helduen kasuan, ibilbidea 7 kilometrokoa izango da, eta berria izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Zumarditik irtengo dira, Donostiarako norabidean, Alfontso XI kalera arte. Hortik ezkerrera egingo dute eta Biteri kalea zeharkatuta, Koldo Mitxelena plazan sartuko dira. Plaza igaro eta Maria Lezora joango dira. Gero, trenbideen arkupetik pasatu eta Madalen kaletik udaletxera hartuko dute. Erdiko eta [...]

Bihar, larunbata, Hego Euskal Herrian jaieguna izan arren, Bidasoko M15 mugimenduak martxan jarraituko du, eta hori dela eta, batzarra deitu du bihar arratsalderako. Hain zuzen, 18:00etan jarri du ordua Zabaltza plazan. Herritar guztiengana zuzendu du ...

Orain hilabete inguru Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitateko batzar orokorrak bosgarren edukiontzia, marroi kolorekoa, Irun eta Hondarribiko auzo guztietara zabaltzea erabaki zuen. Iaz bost auzotan jarri zituzten landare jatorrizko hondakinak jasotzeko edukiontziak eta 2013an auzo guztietara zabaltzea erabaki zuen. Bada, bi herrietako Bilduren udal taldeek neurria kritikatu dute komunikabideei bidalitako ohar bidez. Erabakia zertan oinarritzen den ez dakitela eta esperientzia pilotuaren daturik ezagutzen ez direla salatzen dute Irun eta Hondarribiko Bilduren zinegotziek. Bilduren ustez “garrantzia handiko erabakia” da eta, horregatik, erabaki hori “non, noiz eta nola hartu den” galdetzen dute. Koalizio abertzaleko Irun eta Hondarribiko kideek kezka agertu dute, “2011ean esperientzi pilotu bezala 5 auzoetan abian jarri zen edukiontzi marroiaren balorazioa” ezagutzen ez dutelako. Horrela, Txingudi Zerbitzuak-eko presidenteari galdegiten diote esperientzia pilotu horren datuak publiko egiteko. Bukatzeko, “gardentasun eza” leporatzen dio Bilduk Txinzer erakundeari, eta “horren atzean arazoari benetako konponbidea emateko ardura edota borondate falta” dagoela gaineratzen dute.

Atez atekoaren parte hartze prozesuko bigarren errondan sartu da Lezoko Udala. Lehen saioa herenegun egin zuten, tabernariekin, jatetxeetako langileekin eta elkarte gastronomikoetako kideekin, Kultura Aretoan. Batzar hori hasi aurretik baina, Lezoko Udaleko Gobernu Batzordeak salatu du horiek “presionatu eta kikildu” egin zituela aretoaren atarian egin zuten elkarretaratze batek: “Lezo Garbia plataformako kideak eta EAJko zinegotzi bat” bertan izan zirela baieztatu dute batzordeko kideek, eta parte hartze prozesua “boikotatu” zutela nabarmendu dute. Horren harira bost puntuko erakunde adierazpena egin du gobernu taldeak. Hitzez hitz, honakoa da esan dutena: Iraunkortasun eta ardura irizpideak lehenetsiz, gobernu batzordeak hondakinen atez ateko gaikako bilketa sistema eraginkorrenaren aldeko apustua egin du. Lezoko Udalaren helburua argia da: 2013an %80ko birziklatze tasa lortuko duen hondakinen gaikako bilketa sistema ezarri nahi da. Ulergaitza da Lezoko EAJk hondakinen gaia desgaste politikorako arma gisa erabiltzea. Interes alderdikoiak lehenetsiz, hondakinen gaiarekin mobilizazioak eta krispazioa hauspotu izanak gure gaitzespena merezi du. Hondakinen eztabaida desbideratu eta izaera politiko eta alderdikoia emanez, gaia interes elektoraletarako erabiltzea da EAJren helburua. Orain arte egin bezala, gobernu batzordeak iraunkortasun eta ardura irizpideak lehenetsiz, helburuak betetzeko biderik egokiena zein den herritar eta alde guztiekin aztertu eta erabakitzeko prestutasuna agertzen du. Jakina, ez da zilegi ahal dena baino gutxiago birziklatzea [...]

Astelehenean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izango da. Gai horren harira, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du, eta hain zuzen, aho batez onartu du Bozeramaileen Batzarrak. Egun hori oroitzea oraindik beharrezko izaten jarraitzen duela adierazi du, “munduan zehar izugarri ugaritu baitira gertatzen diren eskubideen zapalketak eta ugalketak”. Zentzu horretan, udalak aitzindari izan behar duela gaineratu du, eta oinarrizkotzat jo du “giza eskubideen eta biktima guztien alde lan egitea”. Era berean, elkartasuna adierazi die “indarkeriaren eta giza eskubideen edozein urraketa izan dituzten biktimei”. Lan horretan “keinuen politika” garrantzitsua dela uste du, eta tartean sarturiko guztiek lan egin behar dutela, “urte luzeetan pertsona, familia, entitate eta talde askori eragindako kalteak arintzea lortu eta ahalbideratzearren”. Hori lortzeko, “adosturik konponbideak” aurkituko dituztela iritzi dio, “euskaldunon artean bizikidetza baketsua eta demokratikoa indartzen lagunduko dutenak”. Krisi garai honetan ere ez ditu ahaztu krisia pairatzen ari direnak. Ildo horretatik, krisiak “eskubide sozialak zapaltzen” ari dela esan du, eta “egoera lazgarria” sortzen ari dela. Pobreziaren atariaren azpitik bizi diren langileak, langabeak eta etxe kaleratzeak sufritu dituztenak izan ditu gogoan.

Datorren asteko asteartean, hilak 11, Axular kalea itxiko dute, udalak urtero garai honetan burutu ohi den kimaketa egiteko. Osteguna arte iraungo du itxita kaleak. Horregatik, Bidasoa ibilbidera ibilgailuz joan nahi dutenek Sabino Arana kaletik egin b...

Gabonekin lotutako ekintzak ugaritu egin dira azken egunetan, eta horren adibide da Alabergan jarriko dute jaiotza eta Olentzeroren erakusketa. Erakusketa hilaren 21etik aurrera egongo da martxan, baina guztia muntatzeko laguntza eskatu diete auzotarre...

Antxo taldeak irabazi du Kataxulo Gaztetxiaren hamasei orduko futbito txapelketa. Finalean 4-3 emaitzarekin gainditu zuen Arretxe Onatika taldea, beraz, antxotarrentzako izan da lehia. Hirugarren tokian Baobab taldea gelditu da, eta laugarrenean Univer...

Glu-Glu konpainiak Su txikian antzezlana taularatuko du igande honetan Itsas Etxzeko Auditoriumean, 19:30ean. Su txikian Loiolako bake elkarrizken inguruan sortutako obra da, euskal gatazkaren konponbiderako emandako azkenetako saio batzuk lantzen dituena. Sarrerak turismo bulegoetan eros daitezke, 15 euroan. Antzezkizuna, Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Neguko Jardunaldien programaren barruan kokatzen da. Galder Perez zuzendariak onartu izan duenez, Imanol Murua Uria kazetariaren Loiolako hegiak eta Jesus Egiguren PSE-EE-ko presidenteak idatzitako ETA. Las claves de la paz liburuetan oinarrituta hasi zen obra idazten. Geroago, Fermin Munarrizek Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketak jasotzen dituen El tiempo de las luces liburua erabili zuen obra biribiltzeko. Egileak berak esanda, ukitu dramatikoko antzezlan dokumentala da. Elgoibarko Txillarre baserrian Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek Pello Rubioren konpainian izandako solasaldietatik hasi eta Loiolako hiru aldeko elkarrizketetarainoko pasarteak antzeztuko dituzte, Osloko eta Genevako hoteletan ETAko solaskideek Espainiako Gobernuko ordezkariekin izandako hartu-emanetan barrena ibiliz. Aktoreen artean aurpegi ezagun asko daude: Libe Aramburu (Olatz Dañobeitiaren paperean), Martxelo Rubio (Josu Jon Imazenean), Joxemari Carrere (Jesus Egigurenean), Ugaitz Alegria (Iñigo Urkullunean), Mañu Elizondo (Rodolfo Aresenean) eta Gabriel Ocina (Arnaldo Otegirenean). Sarrerak salgai daude 15 euroan Arma Plaza Interpretazio Zentroan eta Kirol Kaiko turismo bulegoan, eta igande arratsaldean Itsas Etxean ere erosteko aukera aukera izango da. Emanaldia [...]

Gabonetan Olentzerori “omenaldi xumea” egin nahian, Arditurrin txondorra eraiki nahi dute elkarlanean udalak, Gipuzkoako Parketxe Sareak eta aldundiak, beste hainbat eragileren laguntzarekin: Albaola, Ttur-ttur, Olentzeroren Lagunak, Soinuenea. Hala, txondorra eraikitzeko, piztuta edukitzeko eta itzaltzeko gidariak badituztela esan dute ekimenaren antolatzaileek, baina hala ere boluntarioen laguntza behar dute, “etxeak berotzeko Olentzerok nahiko ikatz izan dezan”. Hilaren 10etik 22ra egin nahi dituzte txondorraren lanak. 10tik 13ra egurra prestatuko dute; txondorra bera 13tik 15era eraikiko dute, eta txondorra piztuta edukitzeko maiztasunez egurra sartu behar denez, 15etik 22ra ere boluntarioak behar dituzte, baita egun horietan bertako suaz baliatuta otorduak egiteko ere. Irudi grafikoak hartzeko ere jendea behar dute. Laguntzeko prest daudenak Joxe Ramon Agirre Marron-ekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Hala ere, honako telefono zenbakiak prestatu dituzte informazioa nahi dutenentzat: 943 49 45 21 eta 943 49 50 69. arditurri@gipuzkoamendizmendi.net-era idatziz ere lor daiteke informazioa, baita www.gipuzkoamendizmendi.net helbidean ere. Jarraian, txondorra egina dagoenean izango diren ekimenen zerrenda: Hilak 15, larunbata, 16:00etatik aurrera. Txondorra piztearen festa. Zuhaitz motzak, bizimodu baten ahotsak dokumentalaren aurkezpena. Hilak 22, larunbata, 16:00etatik aurrera, Olentzeroren laguntzaileek ikatza aterako dute: 16:00etan, kalejira Herri Musikaren Txokotik Arditurrirantz (eguraldi txarra eginez gero, 16:30ean Arditurriko aparkalekutik). 17:00etan, Olentzeroren Lagunek prest dagoen ikatza aterako dute, astebetez piztuta [...]

Gabonak gainean dira, eta etxeak apaintzen hasiak dira hainbat herritar. Udalari dagokio, ordea, herria bera apaintzea, eta azken asteetan mantenuko langileak argiak jartzen ibili ondoren, herenegun ikusi ahal izan ziren piztuta, Santa Klara kalean zei...


Belaunean egindako lau ebakuntzen ondoren eta denboraldi hasieran hartutako kopea eta gero, eskubaloia utzi behar izan duen Borja Burguete 19 urteko hondarribiar gazteari omenaldia egingo dio bere klubak, Bidasoa Eskubaloi Taldeak. Horretaz, laster abi...

FUTBOLA Bigarren B Maila Racing B-Real Union. Igandea, 12:00etan. Erregional Ohorezko Maila Real Union B-Aloña Mendi. Larunbata, 15:30ean. Erregional Preferentea Mariño-Tolosa. Larunbata, 17:30ean. Allerru-Behobia. Larunbata, 16:00etan. Emakumeen Euskal Liga Mariño-Añorga. Larunbata, 15:30ean. SASKIBALOIA Emakumeen Liga Hondarribia-Irun taldeak atseden du. Emakumeen Lehen Maila Erroibide-Irun taldeak atseden du. Gizonen Euskal Liga Erroibide-Irun taldeak atseden du. ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Alcobendas-Bidasoa Irun. Larunbata, 18:00etan. Lurraldeko Lehen Maila Irungo Gaztiak taldeak atseden du. ERRUGBIA Espainiako Lehen Maila Irun RT-Universitario Bilbao. Larunbata, 16:00etan. Euskal Liga Irun RT B-Hernani. Igandea, 12:00etan. MAHAI TENISA Gizonen Superdibisioa SS de los Reyes-Leka Enea. Gaur, ostirala, 19:30ean. Emakumeen Superdibisioa Leka Enea Irun-Rivas. Igandea, 10:30ean. Gizonen Ohorezko Maila Leka Enea-Irun taldeak atseden du

Gabonetako II. Erakuslehio Lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza sailak. Esan dutenez, “horren bidez merkataritza herriko bizitzaren partaide egin nahi da, eta ondoen apainduta dagoen establezimenduari sarituko dira”. Hiru sari banatuko dituzte, 450, 300 eta 200 eurokoak. Izena eman nahi dutenek hilaren 19ra arte dute epea; Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren (BAZ) bulegotik pasatu behar dira izena emateko. Lupe Olaskoaga Turismo eta Merkataritzako zinegotziak azaldu ditu lehiaketan parte hartzeko merkatariek bete beharreko baldintzak: “Lehiaketa honen bidez bertan ditugun gabonak apaindu nahi ditugu. Erakusleihoen apainketak gutxienez abenduaren 21etik 2013ko urtarrilaren 8a arte egon behar du. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude”. Udaletik aurreratu dutenez, “epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan”.

Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiak Bernat Etxepare kalean duen saltokiak Gipuzkoako Merkataritza Ganbararen Salmenta Gunearen Diseinua 2012 saria jaso du. Done Pedro saltokiak Hondarribiko Arrantzale Kofradiaren markaren irudia du. 2010eko uztailan ireki zuten eta kalitate goreneko arrainak saltzen ditu, besteak beste antxoa eta hegaluzea. Merkataritza Ganbararen arabera, “denda honen barrenak gogora ekartzen digu ontzi baleazaleen upategia: egurrezko panelak eta gainontzeko osagaiak dotoretasun eta soiltasunarekin uztartuta daude”. Diseinua enpresa estrategia gisa erabiltzea baloratu du Ganbarak 2012 saria emateko. Merkataritza Ganbarak Donostian duen egoitzan egindako sari banaketan izan ziren, besteren artean, Kofradiako zenbait ordezkari eta Lupe Olaskoaga Hondarribiko Udaleko Merkataritza zinegotzia. Sei Kalidenda ziurtagiri Done Pedro Arrantzaleen Kodradiaren saltokiaren sariaz gain, herriko beste hainbat saltokik Kalidenda egiaztagiria jaso dute. Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak “zerbitzuan kalitatearen alde egiten duten saltokiak” nabarmentzen ditu Kalidenda egiaztagiriarekin. Ederki (Zuloaga kalea), Jon Alzaga Urdaitegia (San Pedro), Maixa (Harresilanda), Mar (Zuloaga eta San Pedro) eta Salanort (Arma plaza) izan dira Kalidenda egiaztagiria jaso duten herriko dendak.

Joan den igandeko Irrigintza Jaiaren gaineko erreportajea egin du Hamaika Telebistak. Festa izan zenaz gozatzeko aukera dute hala nahi dutenek.

'Bi arreba' ikuskizuna izango da asteartean Gezalan

Oarso Taldeak bultzatuta, herriko zenbait txokotan murrizketen kontrako banderak jarri dituzte salgai. Norbaitek interesa edukiz gero, 5 euroan eros dezake bakoitza Pelukasen kioskoan (Zumardian), De Cyne Reyna tabernan (Zumardian), Oñatiarra tabernan...

Ostadarren zelaian jokatuko du etzi Trintxerpek, 10:00etatik aurrera. Lasarte-Oriako taldea azkena da Erregional Ohorezko Mailako sailkapenean —hamabigarren dago Trintxerpe—, eta hiru puntuak lortzeko aukerak ditu.