Udalak beharrezkotzat jo du “giza eskubideen eta biktima guztien alde lan egitea”
Astelehenean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izango da. Gai horren harira, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du, eta hain zuzen, aho batez onartu du Bozeramaileen Batzarrak. Egun hori oroitzea oraindik beharrezko izaten jarraitzen duela adierazi du, “munduan zehar izugarri ugaritu baitira gertatzen diren eskubideen zapalketak eta ugalketak”. Zentzu horretan, udalak aitzindari izan behar duela gaineratu du, eta oinarrizkotzat jo du “giza eskubideen eta biktima guztien alde lan egitea”. Era berean, elkartasuna adierazi die “indarkeriaren eta giza eskubideen edozein urraketa izan dituzten biktimei”. Lan horretan “keinuen politika” garrantzitsua dela uste du, eta tartean sarturiko guztiek lan egin behar dutela, “urte luzeetan pertsona, familia, entitate eta talde askori eragindako kalteak arintzea lortu eta ahalbideratzearren”. Hori lortzeko, “adosturik konponbideak” aurkituko dituztela iritzi dio, “euskaldunon artean bizikidetza baketsua eta demokratikoa indartzen lagunduko dutenak”. Krisi garai honetan ere ez ditu ahaztu krisia pairatzen ari direnak. Ildo horretatik, krisiak “eskubide sozialak zapaltzen” ari dela esan du, eta “egoera lazgarria” sortzen ari dela. Pobreziaren atariaren azpitik bizi diren langileak, langabeak eta etxe kaleratzeak sufritu dituztenak izan ditu gogoan.
Astelehenean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izango da. Gai horren harira, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du, eta hain zuzen, aho batez onartu du Bozeramaileen Batzarrak. Egun hori oroitzea oraindik beharrezko izaten jarraitzen duela adierazi du, “munduan zehar izugarri ugaritu baitira gertatzen diren eskubideen zapalketak eta ugalketak”. Zentzu horretan, udalak aitzindari izan behar duela gaineratu du, eta oinarrizkotzat jo du “giza eskubideen eta biktima guztien alde lan egitea”. Era berean, elkartasuna adierazi die “indarkeriaren eta giza eskubideen edozein urraketa izan dituzten biktimei”.
Lan horretan “keinuen politika” garrantzitsua dela uste du, eta tartean sarturiko guztiek lan egin behar dutela, “urte luzeetan pertsona, familia, entitate eta talde askori eragindako kalteak arintzea lortu eta ahalbideratzearren”. Hori lortzeko, “adosturik konponbideak” aurkituko dituztela iritzi dio, “euskaldunon artean bizikidetza baketsua eta demokratikoa indartzen lagunduko dutenak”.
Krisi garai honetan ere ez ditu ahaztu krisia pairatzen ari direnak. Ildo horretatik, krisiak “eskubide sozialak zapaltzen” ari dela esan du, eta “egoera lazgarria” sortzen ari dela. Pobreziaren atariaren azpitik bizi diren langileak, langabeak eta etxe kaleratzeak sufritu dituztenak izan ditu gogoan.