Bosgarren edukiontzia auzo guztietara zabaltzea zertan oinarrituta dagoen galdetu du Bilduk
Orain hilabete inguru Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitateko batzar orokorrak bosgarren edukiontzia, marroi kolorekoa, Irun eta Hondarribiko auzo guztietara zabaltzea erabaki zuen. Iaz bost auzotan jarri zituzten landare jatorrizko hondakinak jasotzeko edukiontziak eta 2013an auzo guztietara zabaltzea erabaki zuen. Bada, bi herrietako Bilduren udal taldeek neurria kritikatu dute komunikabideei bidalitako ohar bidez. Erabakia zertan oinarritzen den ez dakitela eta esperientzia pilotuaren daturik ezagutzen ez direla salatzen dute Irun eta Hondarribiko Bilduren zinegotziek. Bilduren ustez “garrantzia handiko erabakia” da eta, horregatik, erabaki hori “non, noiz eta nola hartu den” galdetzen dute. Koalizio abertzaleko Irun eta Hondarribiko kideek kezka agertu dute, “2011ean esperientzi pilotu bezala 5 auzoetan abian jarri zen edukiontzi marroiaren balorazioa” ezagutzen ez dutelako. Horrela, Txingudi Zerbitzuak-eko presidenteari galdegiten diote esperientzia pilotu horren datuak publiko egiteko. Bukatzeko, “gardentasun eza” leporatzen dio Bilduk Txinzer erakundeari, eta “horren atzean arazoari benetako konponbidea emateko ardura edota borondate falta” dagoela gaineratzen dute.
Orain hilabete inguru Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitateko batzar orokorrak bosgarren edukiontzia, marroi kolorekoa, Irun eta Hondarribiko auzo guztietara zabaltzea erabaki zuen. Iaz bost auzotan jarri zituzten landare jatorrizko hondakinak jasotzeko edukiontziak eta 2013an auzo guztietara zabaltzea erabaki zuen. Bada, bi herrietako Bilduren udal taldeek neurria kritikatu dute komunikabideei bidalitako ohar bidez. Erabakia zertan oinarritzen den ez dakitela eta esperientzia pilotuaren daturik ezagutzen ez direla salatzen dute Irun eta Hondarribiko Bilduren zinegotziek.
Bilduren ustez “garrantzia handiko erabakia” da eta, horregatik, erabaki hori “non, noiz eta nola hartu den” galdetzen dute.
Koalizio abertzaleko Irun eta Hondarribiko kideek kezka agertu dute, “2011ean esperientzi pilotu bezala 5 auzoetan abian jarri zen edukiontzi marroiaren balorazioa” ezagutzen ez dutelako. Horrela, Txingudi Zerbitzuak-eko presidenteari galdegiten diote esperientzia pilotu horren datuak publiko egiteko.
Bukatzeko, “gardentasun eza” leporatzen dio Bilduk Txinzer erakundeari, eta “horren atzean arazoari benetako konponbidea emateko ardura edota borondate falta” dagoela gaineratzen dute.